Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
5766

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 11koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, 2011. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzen dituena.

Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2011ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 165. zenbakia, 2011-08-31koa), 2011. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beka emateko deialdia egin zuen.

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuan (EHAA, 125. zenbakia, 1997-07-2koa), eta, alde batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluan (EHAA, 131. zenbakia, 2008-07-10ekoa), eta bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluan (EHAA, 65. zenbakia, 2010-04-9koa) ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2011ko azaroaren 8an Hautaketa Batzordeak egindako proposamena ikusita (ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 9. artikuluak araututako Batzordea), hau da, hautatutako bekadunen zerrenda eta ordezkoen zerrenda jaso ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Ebazpenaren I. eranskinean jaso diren pertsonei 2011. urterako Garapen Lankidetza arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzea.

Espezializazio-beka 2011ko azaroaren 21ean hasita baliatuko da eta garatzeko aldia hamabi hilabetekoa izango da.

Bigarrena.- Uko egiterik edo bestelako gorabeherarik suertatzen denerako, II. eranskinean agertzen diren pertsonak ordezko izendatzea, lortutako puntuazioari dagokion ordenaren arabera.

Hirugarrena.- III. eranskinean agertzen diren pertsonen eskaerak ukatzea.

Laugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Bosgarrena.- Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 11.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala