Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
5765

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 8koa, Portu eta Aireportuen zuzendariarena, Lekeitioko portuan (Bizkaian) profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dei publikoa egiteko dena.

Portu eta Aireportuen zuzendariak, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko Dekretua (azaroaren 24ko 607/2009 Dekretua) aldatzen duen azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, eta Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, Lekeitioko portuan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak esleitzeko deialdi publikorako irizpideak ezartzeari ekin dio. Horiek horrela, honako hau

EBATZI DU:

1.- Lekeitioko portuan dauden amarralekuak aldi baterako erabiltzeko baimena esleitzeko deia egitea. Baimenak 3 urterako emango dira, eta epe hori noiztik aurrera kontatu behar den, baimena emateko ebazpenean jarriko du.

2.- Deialdi honen bidez, Lekeitioko portuko 294 amarraleku eskaintzen dira.

52 amarraleku, pantalanean:

- 35 amarraleku gehienez ere 6 m-ko luzera duten ontzientzat.

- 17 amarraleku, pantalanean, 9,5 eta 13 m arteko luzera duten ontzientzat.

194 amarraleku, portu barruko buian:

- 139 amarraleku gehienez ere 6,5 m-ko luzera duten ontzientzat.

- 43 amarraleku, 6,5 eta 8 m arteko luzera duten ontzientzat.

- 7 amarraleku, 8 eta 9,5 m arteko luzera duten ontzientzat.

- 5 amarraleku, 9,5 eta 13 m arteko luzera duten ontzientzat.

48 amarraleku portuaren kanpoaldeko buian, hainbat neurri eta sakonetarako ontzientzako modukoak. Amarraleku hauek urtesasoi jakinekoak izango dira, eta zehazki maiatzetik irailera bitartean erabili ahal izango dira soilik. Gainontzeko amarralekuak urte osoan erabili ahal izango dira.

Amarraleku horietaz aparte, Portu eta Aireportuen Zuzendaritzak beste hiru amarraleku gordeko ditu:

- Amarraleku bat, pantalanean, gehienez 6 m-ko luzera duten ontzientzat.

- Amarraleku bat, barruko buian, gehienez 6,5 m-ko luzera duten ontzientzat.

- Amarraleku bat, barruko buian, gehienez 5 m-ko luzera duten ontzientzat.

Hiru amarraleku horiekin, eskatzaileen ontzien zabaleraren arabera behar diren egokitzapenak egingo dira. Egokitzapenak egin ondoren amarralekurik geratzen bada, deialdi honetako eskatzaileei esleituko zaizkie.

3.- Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasiko da eta 15 egun baliodun geroago amaituko. Eskaerak eskabide normalizatu bidez egingo dira. Eskabide-orriak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elkano kalea 3-behea, 48011 Bilbao), Portu eta Aireportuen Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea, 1, Lakua I, - 7.a 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Euskal Jaurlaritzaren www.euskadi.net webguneko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean eskuratu ahal izango dira, eta entregatu ere leku horietan entregatu daitezke, horrek ezertan galarazi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa.

4.- Deialdiaren inguruko jakinarazpenak, prozedurari amaiera emateko ebazpenak izan ezik, Bizkaiko Portuen Zerbitzuko iragarki-oholean jarriko dira.

5.- Eskatzaileek ematen duten informazio guztia fitxategi batean gordeko da, eta portuko amarralekuak aldi baterako emateko baimenen kudeaketarako soilik erabiliko dira. Fitxategi horren erabilera eta jarduera Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aurreikuspenetara egokituko da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 8a.

Portu eta Aireportuen zuzendaria,

FÉLIX JOAQUÍN ASENSIO ROBLES.


Azterketa dokumentala