Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
5763

1741/2011 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira farmazialari kategorian (ospitale-farmaziako fakultatibo espezialistaren lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.- Farmazialari kategorian (ospitale-farmaziako fakultatibo espezialistaren lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.- Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.- Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.- Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA

FARMAZIALARIEN KATEGORIAN (OSPITALE-FARMAZIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.- Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

1.1.- Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko farmazialari kategoriako (ospitale-farmaziako fakultatibo espezialista teknikarien lanpostu funtzionala) destinoak. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ospitaleetako larrialdietan izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa ebatzi ahala.

1.2.- Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

2.- Izangaiek bete beharreko baldintzak:

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Farmazian lizentziatu titulazioa eta ospitale-farmaziako espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

A1 taldea (antzinako A taldea): 25 euro.

3.- Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.- Oposizioaldia.

1) Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:

a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda espezifikoa eta gai zerrenda orokorra dagozkio.

Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

b) bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

Ariketak lotuta egongo dira destinoetako funtzio espezifikoekin, eta helburutzat izango dute destino horietan aritu nahi dutenen gaitasunak, trebetasunak, ezagutza eta ahalmen profesionala baloratzea.

3.2.- Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

- Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Farmazian lizentziatu eta ospitale-farmaziako espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.- Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA

DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: FARMAZIALARIA

LANPOSTU FUNTZIONALA: OSPITALE FARMAZIAKO FAK. ESP.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 12 destino deitzen dira:

Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO FARMAZIALARI KATEGORIAKO (OSPITALE-FARMAZIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

1.- Lan-esperientzia (gehienez, 45 puntu):

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasunean, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoa baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu dutenei.

1) Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ospitale-farmazeutiko gisa edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetan edo edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, lehen mailako atentzioan farmazeutiko gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.

3) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan asistentzia sanitarioan farmazeutiko gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

4) Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2.- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 35 puntu):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

Espediente akademikoaren balorazioa honela aterako da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Graduondoko prestakuntza (gehienez, 18 puntu):

- Doktorea: 15 puntu.

- Doktorea cum laude: 18 puntu.

- Gradu ondoko masterra: 7,5 puntu.

- Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 5 puntu.

- Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.

- Lizentziatura gradua: 3 puntu.

- Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko 0,50 puntu, eta gehienez 10 ikastaro.

- Goi-mailako beste titulazio elkartu bat: 4 puntu.

Ez dira baloratuko doktoradutza-ikastaroak baldin eta balio izan badute Doktore-titulua lortzeko, edo Doktorea cum laude, edo Ikertzeko Nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan.

c) Prestakuntza espezializatua:

1) Kategorian sartzeko eskatzen ez den legez aitortutako bestelako espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete badute: 2 puntu.

2) Kategorian sartzeko eskatzen ez den espezialistaren bestelako titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.

d) Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

- 9 ordura arte: 0,25 puntu.

- 10-19 ordu: 0,75 puntu.

- 20-29 ordu: 1,25 puntu.

- 30-49 ordu: 2 puntu.

- 50-99 ordu: 3 puntu.

- 100-249 ordu: 4 puntu.

- 250-599 ordu: 5 puntu.

- 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaslanak (gehienez 10 puntu):

- Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna: (urteko) puntu 1.

- Fakultateko/Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua: (urteko) 0,50 puntu.

- Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean: (urteko) 0,750 puntu.

- Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan: (ordu bakoitzeko) 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 15 puntu):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

Espainiako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Lanbide garapena (gehienez, 28 puntu):

Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:

- IV. maila: 28 puntu.

- III. maila: 22 puntu.

- II. maila: 18 puntu.

- I. maila: 14 puntu.

Aukera hori 12.5.2 oinarrian dokumentazioa aurkezteko ezarritako 10 egun balioduneko epean gauzatuko da.

h) Hizkuntzak (gehienez, 10 puntu):

- Ingelesa: gehienez 6 puntu.

- Frantsesa: gehienez 6 puntu.

- Alemana: gehienez 6 puntu.

i) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3.- Euskara.

- 2HE: 18 puntu.

- 1HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO FARMAZIALARI KATEGORIAKO (OSPITALE-FARMAZIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) GAI ZERRENDA

I.- Gai-zerrenda orokorra:

1.- Medikamentu eta produktu sanitarioen aukeraketa.

1.1.- Medikamentuak aukeratzeko Programa Ama. Genesis eredua ebaluatzeko txostena.

1.2.- Farmako berrien onarpena baloratzeko gida (GINF).

1.3.- Atributu anitzeko erabilgarritasunaren teoria, farmakoen ebaluazioari eta hautaketari aplikatua.

1.4.- Produktu sanitarioak aukeratu eta arrazionalki erabiltzea.

2.- Gida farmakoterapeutikoa.

2.1.- Baliokidetasun terapeutikoa. Baliokidetasun terapeutikoaren ebidentzia-mailak.

2.2.- Elkartruke terapeutikoa egiteko prozedurak.

2.3.- Elkartruke terapeutikoko programa baten kalitate-irizpideak.

2.4.- Farmako bioantzekoak. Medikamentuen Europar Agentziaren bioantzekoen gaineko arauak.

3.- Farmakoteknia.

3.1.- Lokalaren eta ekipamenduaren gutxieneko baldintzak.

3.2.- Lehengaiak eta egokitzapen-materiala.

3.3.- Prestatzeko jardunbide egokiak.

3.4.- Forma farmazeutiko mota ezberdinen prestaketa.

3.5.- Nutrizio parentelerako prestakinak lantzeko ezaugarri bereziak, nahaste intrabenosoak, medikamentu zitostatikoak.

3.6.- Dosi bakarretan berrontziratzea.

3.7.- Kalitate-kontrola. Adierazleak.

3.8.- 175/2001 Errege Dekretua.

4.- Medikamentuak eman eta banatzea.

4.1.- Medikamentuak eman eta banatzeko sistemak.

4.2.- Teknologia berriak aplikatzea (medikamentuak emateko sistema automatizatuak, telefarmazia, etab.).

4.3.- Teknologia berriak ebaluatzeko irizpideak.

4.4.- Prozesu-analisia: ahuleziak identifikatu eta arazoak konpontzea.

5.- Preskripzio elektronikoa.

5.1.- Medikamentuak agintzeko programa informatikoak. Alde onak eta alde txarrak.

5.2.- Preskripzio elektronikoko programak behar bezala ezartzeko kontuan izan beharreko faktoreak.

5.3.- Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko tresna informatikoak.

5.4.- Segurtasuna. Preskripzio elektronikoan agertzen diren akats berriak.

6.- Farmakoepidemiologia eta medikamentuak erabiltzeko azterketak.

6.1.- Medikamentuen ATC sailkapena. 1348/2003 ED.

6.2.- Neurri kuantitatiboko unitateak. Eguneroko dosi zehatza.

6.3.- Azterketa kualitatiboak: adierazleak.

7.- Tratamendu farmakologikoaren indibidualizazioa.

7.1.- Farmakozinetika klinikoa.

7.2.- Farmakogenetika eta farmakogenomika.

8.- Medikamentuen gaineko informazioa.

8.1.- Informazio-iturriak: Datu Basea.

8.2.- Protokolo terapeutikoak eta praktika klinikoko gidak.

8.3.- Internet eta informazio-bilaketa.

8.4.- Medikamentuen segurtasun-alertak.

8.5.- web 2.0 eta sare sozialen garrantzia ezagutza farmakoterapeutikoaren zabalkundean.

9.- Farmakoekonomia.

9.1.- Medikamentu eta produktu sanitarioen ebaluazio ekonomikoa.

10.- Toxikologia Klinikoa.

10.1.- Intoxikazioak eta eragile toxikoak.

10.2.- Intoxikazioen tratamendua.

11.- Farmakozaintza.

11.1.- Farmakozaintzako metodoak.

11.2.- Prozedurak eta emaitzen ebaluazioa.

11.3.- Kontrako ondorioen egozgarritasuna.

11.4.- Farmakozaintzako zentroen sarea.

11.5.- 239/2002 Dekretua eta 1344/2007 Errege Dekretua.

12.- Saiakuntza klinikoak.

12.1.- 223/2004 Errege Dekretua.

13.- Medikamentuak egoera berezietan.

13.1.- 1015/2009 Errege Dekretua.

13.2.- Medikamentuak telematika bidez eskatzea.

14.- Nutrizio artifiziala eta fluidoterapia.

14.1.- Nutrizio parenterala.

14.2.- Nutrizio enterala.

14.3.- Fluidoterapia.

15.- Ingresatutako pazienteentzako atentzio farmazeutikoa.

15.1.- Parametro biologiko nagusiak: maila eta interpretazioa.

15.1.- Monitorizazio terapeutikoa.

15.2.- Medikamentuekin erlazionatutako arazoak.

15.3.- Nutrizio-euskarria.

15.4.- Jardueraren gaineko dokumentazioa.

15.5.- Jardueraren adierazleak.

15.6.- Kalitatearen adierazleak.

16.- Farmazia anbulatorioaren unitatea.

16.1.- Unitatearen betekizunak.

16.2.- Botikak emateko sistema.

16.3.- Atentzio farmazeutikoa. Paziente anbulatorioaren ezaugarri bereziak.

16.4.- Medikamentuen gaineko informazioa.

16.5.- Medikamentuekin erlazionatutako arazoak.

16.6.- Jardueraren adierazleak.

16.7.- Kalitatearen kontrola.

17.- Atentzio farmazeutikoa larrialdietako zerbitzuan.

17.1.- Medikamentuak eman eta banatzea larrialdietako unitatean.

17.2.- Botikin orokorra eta larrialdietako botikin espezialak.

18.- Mikrobioen aurkako substantziak erabiltzeko politika.

18.1.- Infekzio nosokomiala.

18.2.- Profilaxi antibiotikoa.

19.- Farmakoterapia gibel-gutxiegitasunean.

19.1.- Funtzio hepatikoa balioztatzea Child-Pugh bidez.

19.2.- Normalean doitutako farmakoak gibel-gutxiegitasunean: gomendioak.

20.- Farmakoterapia giltzurrun-gutxiegitasunean.

20.1.- Glomeruluen iragazketa-tasa balioztatzea Cockcroft-Gault eta MDRD bidez.

20.2.- Normalean doitutako farmakoak giltzurrun-gutxiegitasunean: gomendioak.

21.- Medikamentuen elkarreragina.

21.1.- Farmakoen interakzioen larritasun-sailkapenak.

21.2.- Interakzio ohikoenak praktika klinikoan: mekanismoa, larritasuna, ebidentzia eta erabilera.

22.- Ospitaleko farmazia-zerbitzu bat planifikatu eta antolatzea.

22.1.- Kokapena, lan-eremuak.

22.2.- Antolaketa: funtzioak, prozedura-eskuliburuak.

22.3.- Giza baliabideak eta baliabide materialak.

23.- Kalitatearen ebaluazioa eta hobekuntza.

23.1.- Adierazleak.

23.2.- Jardueren plangintza: etengabeko hobekuntza-plana, urteko kudeaketa-plana.

23.3.- Kalitatearen plan integrala.

23.4.- Farmaziako Zerbitzuaren memoria.

24.- Farmaziako Zerbitzuaren kudeaketa ekonomikoa.

24.1.- Erosketak kudeatzea.

24.2.- Izakinak kudeatzea.

24.3.- Kontsumoen analisi ekonomikoa.

24.4.- Farmaziako Zerbitzuaren kudeaketa-adierazleak.

25.- Ospitaleko Farmaziako Zerbitzuaren eta Lehen Mailako Atentzioaren arteko harremana.

25.1.- Historia farmakologiko partekatua.

25.2.- Kudeaketa-kontratu partekatuak.

26.- Legeak.

26.1.- 11/1994 Legea, ekainaren 17koa, EAEko Antolamendu Farmazeutikoari buruzkoa.

26.2.- 29/2006 Legea, uztailaren 26koa, medikamentu eta produktu sanitarioen garantiei eta erabilera arrazionalari eta lege-garapenari buruzkoa.

26.3.- 1800/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, medikuntzako gasak arautzen dituena.

26.4.- Produktu sanitarioak. 1591/2009 Errege Dekretua, urriaren 16koa, produktu sanitarioak arautzen dituena.

27.- Medikazio-akatsak.

27.1.- Terminologiaren estandarizazioa eta sailkapena.

27.2.- Detekzio-metodoak.

27.3.- Medikazio-akatsak prebenitzea.

II.- Gai-zerrenda komuna:

1.- Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea: arau orokorrak. Lanbide sanitarioak burutzea. Profesionalen partehartzea.

2.- Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak. Kalitatea. Partaidetza soziala.

3.- Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortu eta galtzea. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

6.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.- Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio kliniko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.- Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

9.- Kronikotasunaren erronka Euskadin.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFÍA

1.- Medikamentu eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia. Formulario Nazionala. 4.ª Ed. Madril: Osasun eta Kontsumoko Ministerioa; 2010.

2.- Allwood M, Stanley A, Wright P. Cytotoxics Handbook. 4th Ed. Radcliffe Medical Press.

3.- Bragalone DL. Drug Information Handbook for Oncology. 9th Ed. Lexi-Comp; 2011.

4.- Mensa y cols. Guía terapéutica antimicrobiana 2011. Bartzelona: Escofet Zamora s.l edizioak.; 2011.

5.- Bartlett, Gallant and Pham. Medical management of HIV infection. Johns Hopkins University; 2009.

6.- Di Piro JT, Talbert RL, Yee GC, Matzke GR, Wells BG and Posey LM, Eds. Pharmacotherapy. A Pathophysiologic Approach, 7th Ed. McGraw-Hill; 2008.

7.- Terapeutika Medikoko Washington eskuliburua, 32.ª Ed. 2007.

8.- Remington: The Science and Practice of Pharmacy, 21st Ed. 2006.

9.- Rombeau JL, Rolandelli RH (eds.): Clinical Nutrition: Parenteral Nutrition. 3rd Ed. Philadelphia: WB Saunders Company; 2001.

10.- Bermejo MT (Coordinadora) Manual del residente. 2.ª Ed. Madrid: Sociedad Española de Farmacia Hospitalaria; 2007.

11.- Grupo TECNO de la SEFH. Servicio de Farmacia Hospitalaria. Actualización del Catálogo de Productos y Facturación 2.ª Edición, 2009. Disponible en:

http://sefh.es/bibliotecavirtual/urvs/ACSFH2009_2.pdf

12.- Jiménez Torres NV. Mezclas intravenosas y nutrición artificial. Valencia, 1.999.

13.- Gamundi, MC (Coordinadora). Farmacia Hospitalaria, tomos I y II. 3.ª Ed. Fundación española de farmacia hospitalaria; 2002. Disponibles en:

http://www.sefh.es/sefhpublicaciones/fichalibro.php?id=4

http://www.sefh.es/sefhpublicaciones/fichalibro.php?id=24

14.- Normas, procedimientos, publicaciones, cursos, grupos de trabajo, enlaces, etc. de la Sociedad Española de Farmacia hospitalaria (SEFH). Disponibles en: www.sefh.es

15.- Curso de Atención Farmacéutica al paciente hospitalizado. Disponible en: www.sefh.es

16.- Curso de formación continuada en Farmacoterapia. Disponible en: www.sefh.es

17.- Winter ME. Basic Clinical Pharmacokinetics. 5.ª Ed. Lippincott Williams & Wilkins eds. 2009

18.- Grupo GENESIS de la SEFH. Disponible en:

http://gruposdetrabajo.sefh.es/genesis/genesis

19.- Hansten PD, Horn JR. Drug Interactions Analysis and Management 2010. St Louis, Missouri: Wolters Kluwer Health Inc; 2010.

20.- British National Formulary (BNF) 61st ed. BMJ Publishing Group Ltd and Royal Pharmaceutical Society of Great Britain; 2011.

21.- WHO Collaborating Centre for Drug Statistics Methodology. Disponible en: http://www.whocc.no/atc_ddd_index/

22.- Micromedex® 1.0 (Healthcare Series), (electronic version). Thomson Reuters (Healthcare) Inc., Greenwood Village, Colorado, USA. Disponible en: http://www.thomsonhc.com

23.- UpToDate 19.2 (electronic version). Walltham, MA, USA. Disponible en: http://www.uptodate.com/contents/search

24.- Agencia Española de medicamentos y productos sanitarios (AEMPS) Disponible en: http://www.aemps.gob.es/

25.- Guía de productos sanitarios para centros sociosanitarios. Generalitat Valenciana. Disponible en: http://www.bsocial.gva.es/portal/portal?docid=4640

http://www.bsocial.gva.es/portal/portal?docid=12843

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFÍA

1.- 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.- 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.- 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

4.- 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.- 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.

6.- 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena.

7.- 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.

8.- 7/2002 Legea, azaroaren 12koa, Borondate Aurreratuen Legea.

9.- Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.

Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net


Azterketa dokumentala