Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
5758

255/2011 EBAZPENA, urriaren 24koa, Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearena, La Merced Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren (Bilboko eskualdea) lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Bilboko Eskualdeko La Merced Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua betetzeke dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK:

Lehenengoa.- Bilboko Eskualdeko La Merced Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua -ebazpen honen bidez deitzen dena- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionario, estatutario nahiz lan-kontratuko langile finkoak), A1/B1 Talde Profesionaletakoak, betiere honen ondoren aditzera ematen diren baldintzak betetzen badituzte:

1.- Titulu hauetakoren baten jabe izatea:

a) Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziatura, Familia- eta Komunitate-Medikuntzako espezialitatea duela, edo Medikuntza Orokorreko eginkizunez baliatzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplomen jabe direla, Osakidetza ente publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.

b) Erizaintzako Unibertsitate Diplomatura.

2.- Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

3.- Esperientzia: 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 eta B1 taldeetako zereginetan.

Bigarrena.- Interesdunek Bilboko Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hirugarrena.- Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute (aplikazio informatikoan beteta badaukate, ez dute halakorik egin beharko), eta, hari Lehen Mailako Atentzioko Unitatearen kudeaketari buruzko txosten bat erantsi beharko diote, non datu hauek zehaztuko baitituzte:

- Titulu akademikoak.

- Orain arte betetako lanpostuak.

- Lanbide-esperientzia eta kudeaketa sanitarioan izandako eskarmentua.

- Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

Laugarrena.- Deialdi hau Gerentzia honetako ebazpenez erabakiko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2011ko urriaren 21a.

Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentea,

JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala