Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila
5757

AGINDUA, 2011ko azaroaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Honen bidez, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 20ko Aginduan ezarritako epaimahai kalifikatzailearen eraketa aldatzen da, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako epaimahaia.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zuen (2011ko irailaren 20ko EHAA). Oinarri orokor horiek ezartzen dute Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, aginduaren bidez, hautaprobak kalifikatuko dituzten epaimahaikideak izendatuko dituela, eta izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 20ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen kidegoko karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuetako epaimahaien kideak izendatzen ditu.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz 23. artikuluan eta II. tituluaren IV. kapituluan ezartzen duenarekin bat, eta lege horretako 6.1.i) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 20ko Aginduan ezarritako epaimahai kalifikatzailearen eraketa aldatzea, hain zuzen, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi Mailako Teknikaria aukeraren hautaketa-prozesurako epaimahaia. Aldaketa honako hau da:

(Ikus .PDF)

Bigarren artikulua.- Agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Hirugarren artikulua.- Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehenago, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitute 30/1992 Legearen 116. eta ondorengo artikuluek (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea). Errekurtso horri ez bazaio ebazpen adierazirik egiten, errekurtsoa ezetsi dela joko da.

Halaber, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 3a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala