Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Gipuzkoako Batzar Nagusiak
5756

EBAZPENA, 2011ko urriaren 5ekoa, Batzar Nagusietako Lehendakaritzarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 2/2011 Foru Dekretu-Araua, irailaren 20koa, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan, Balio Erantsiaren gaineko Zergan eta zerga berezietan aldaketak sartzea onartzen duena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 2/2011 Foru Dekretu-Araua, irailaren 20koa, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan, Balio Erantsiaren gaineko Zergan eta zerga berezietan aldaketak sartzea onartzen duena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2011ko irailaren 26an argitaratu zena (183. zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia-San Sebastián, 2011ko urriaren 5a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

LOHITZUNE CHAROLA GURRUCHAGA.


Azterketa dokumentala