Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ulma CyE E.Koop.
5638

IRAGARKIA, Ulma CyE, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen zatiketari buruzkoa.

Ulma CyE, S. Coop. kooperatiba-sozietateak 2011ko azaroaren 8an egindako Ezohiko Batzar Nagusian, legeak eta estatutuek ezarritako gehiengoekin, Ulma CyE, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen zatiketa partziala onartu du. Horren ondorioz, Ulma CyE, S. Coop. kooperatiba-sozietateak, desagertu gabe, Packaging Sekzioari atxikitako ondarearen eta bazkideen zatia bereiztu du, bereizitako zatia elkarlaneko kooperatiba-sozietate sortu berri batera blokean eskualdatzeko. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2011ko urriaren 14an aurkeztutako zatiketa proiektuaren arabera, elkarte sortu berriaren izena Ulma Packaging, S. Coop. izango da.

Ulma CyE, S. Coop. kooperatiba-sozietateko bazkideek eta hartzekodunek duten eskubidea jakinarazten da, lehenek kooperatibatik banatzekoa eta bigarrenek zatiketaren aurka egitekoa, betiere Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen arabera.

Oñati (Gipuzkoa), 2011ko azaroaren 8a.

Ulma CyE, S. Coop.-eko Kontseilu Errektoreko presidentea,

RAÚL GARCÍA DÍAZ.


Azterketa dokumentala