Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5631

EDIKTUA, 23/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Olga Rodriguez Caminok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 23/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

90/11 EPAIA

Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako irailaren hamalauan.

Nik, Borja Llona Garciak, Eibarko (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 23/11 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan honakoak izan dira alderdiak, fiskala eta, inplikatu gisa, Said Chentouf eta Raquel Andrade Berjano. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epaia ematen dut:

EPAITZA

1993ko urtarrilaren 23an Marokon sortutako, eta beraz, adinez nagusi den Said Chentouf (Y0689131-L AIZ) kondenatzen dut ebasketa-falta baten egile izateagatik hamar (10) eguneko lokalizazio iraunkorreko zigorrera eta Raquel Andrade Berjanori 250 euroko kalte-ordaina ematera, gehi 2011ko irailaren 11tiko legezko interesak; sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -ondorio biei dagokienez- epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Horrela jasota gera dadin, Said Chentouf-i jakinarazpena egiteko balio izan dezan -ez baitakigu gaur egun non dagoen- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egiten dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako irailaren hamalauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala