Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
5621

EBAZPENA, 2011ko urriaren 27koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta atalburukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitara ematen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuaren barruan, barne-kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen erabilera garatzen duen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuko 5. artikuluan xedatzen denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta atalburukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitaratzea erabaki dut. 2011ko ekitaldiko hirugarren hiruhilabetekoari dagozkio laburpen horiek ebazpen honen eranskin gisa eskaintzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 27a.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,

JAVIER SERRANO CHAMIZO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala