Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5619

AGINDUA, 2011ko urriaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo CPES San Miguel-Fundación Vda. Elizaran BHIP ikastetxe pribatuaren2011-2012 ikasturteko plangintza aldatzeko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, 2011-2012 ikasturterako plangintza aldatzea eskatzeko inprimakiak eta 2010-2011 ikasturterako zenbat ikasgela itunduko diren onartu eta argitara eman ziren; era berean, eskabideak aurkezteko egutegia ere onartu eta argitara eman zen.

Donostiako CPES San Miguel-Fundación Vda. Elizaran BHIP ikastetxe pribatuaren 2011-2012 ikasturteko plangintza aldatu egingo da, eta aurrerantzean maila ertaineko prestakuntzako bi ziklo gehiago izango ditu. Bi ziklo horiek ez dira orain arte onartu, ordezkatzeko asmoa egon delako. Ordezkapen hori egin ez zenez, eta kontuan izanda ikastetxe horrek lanbide heziketaren arloan betetzen dituen eskolatze premiak, aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko martxoaren 17ko Agindua. Agindu horren bidez ebatzi egiten da Batxilergoaren, Lanbide Heziketaren, Zereginen Ikaskuntzaren eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen mailetan ikastetxe pribatuetarako 2011-2012 ikasturterako plangintzaren aldaketa.

EBATZI DUT:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko martxoaren 17ko Aginduaren I. eranskina aldatzea; eta Donostiako CPES San Miguel-Fundación Vda. Elizaran BHIP ikastetxe pribatuaren 2011-2012 ikasturteko plangintza eranskin horretan adierazitakoa izango da. Agindu horren bidez ebatzi egiten da Batxilergoaren, Lanbide Heziketaren, Zereginen Ikaskuntzaren eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen mailetan ikastetxe pribatuetarako 2011-2012 ikasturterako plangintzaren aldaketa.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala