Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5396

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratu den 730/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko ZLUP.

Judizioa: 730/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Otermin.

Demandatua: Sorin Moraru, Mihainelu Oncia eta Vasile Priala.

Gaia: zorra aitortzea.

Judizio horretan 2011ko irailaren 22an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut José Ignacio Otermin Garmendia epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, eta, hortaz, Sorin Moraru, Mihainelu Oncia eta Vasile Priala jaunak modu solidarioan honako hauek pagatzera kondenatzen ditut: bederatzi mila ehun eta hogeita hamasei euro eta hogeita hamaika zentimo (9.136,31), tronkoarenak; mila laurehun eta zazpi euro eta hamar zentimo (1.407,10), 2010eko urtarrilaren 27tik -alegia, zorpeko saldoren mailegu-kontua itxi zen egunaren biharamunetik- demanda aurkeztu zen arteko (2010-11-26ra arteko) epeari dagozkion % 17,25eko interes itunduenak; eta demanda honen egunetik zorra guztiz ordaindu arte sortutako interesak.

Kostuak kodemandatuei ezartzen zaizkie.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 1865000004073010. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Sorin Moraru, Vasile Priala eta Mihainelu Oncia demandatuak non bizi diren ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2011ko irailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala