Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
5050

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen hori José Antonio Gómez Arroyo jaunak 2011ko abuztuaren 5ean egindako eskabidea dela-eta hasi den 3459/11 zenbakiko espedientean eman zen. Aipatu espedientea Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Segurtasuneko sailburuordeak interesatuak egindako eskabideari buruzko ebazpena eman zuen 2011ko abuztuaren 12an.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratu egiten da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.- Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta haren kontra Herrizaingoko sailburuaren edo ebazpena egin duenaren aurrean gorako errekurtsoa jar dezakezu hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean. Hala eta guztiz ere, gorako errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean bere interesak defendatzeko, Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, eta Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak 9. artikuluan xedatutakoarekin bat; hala ere, interesdunak bidezkotzat jotzen duen beste edozein errekurtso edo erreklamazio jar dezake.

2.- Interesatuak eskura dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2011ko irailaren 20a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala