Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
5048

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzaren inguruko behar eta eskariari buruzko 2011ko inkestako informazio-bilketa eta oinarrizko prozesaketa egiteko kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena. (Espedientea: 5A/11).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 5A/11.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzaren inguruko behar eta eskariari buruzko 2011ko inkestako informazioa bildu eta oinarrizko prozesaketa egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita hemeretzi mila seiehun eta hogeita hamabost (159.635) euro, gehi hogeita zortzi mila zazpiehun eta hogeita hamalau euro eta hogeita hamar zentimo (28.734,30) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta laurogeita zortzi mila hirurehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hogeita hamar zentimo (188.369,30).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2011ko irailaren 16a.

b) Esleipenduna: Araldi SL.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hemeretzi mila seiehun eta hogeita hamabost euro (119.635), gehi hogeita bat mila bostehun eta hogeita hamalau euro hogeita hamar zentimo (21.534,30) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta berrogeita bat mila ehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hogeita hamar zentimo (141.169,30).

6.- Formalizazioa:

a) Eguna: 2011ko irailaren 22a.

b) Kontratista: Araldi SL.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala