Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
5042

EDIKTUA, 644/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 644/10 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Grúas Tec SL.

Alderdi demandatua: Grúas Arróspide SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu epaian ebazpenak eman dira. Hona hemen testua:

270/11 EPAIA

Gasteizen, 2011ko ekainaren 16an, Cristina Rodríguez Ruiz, Gasteizko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratuak ahozko judizio honetako auto hauek ikusi ditu, epaitegi honetan bideratuak 644/10 zenbakiarekin. Alderdiak: demandatzailea: Grúas Tec SL, Iñaki Sanchiz Capdevila epategietako prokuradoreak ordezkatua eta Gorka Acha Romo letratuak lagundua; eta demandatua: Grúas Arróspide SL, judizioan agertu ez dena.

EPAITZA

Grúas Tec SLk aurkeztutako demanda baiesten dut. Horrenbestez, Grúas Arróspide SL 973,19 euro ordaintzera kondenatzen dut, hala nola epai hori eman zenetiko legezko interesak, PZLren 576.1 artikulua.

Kostuak demandatzaile galtzaileak ordaindu beharko ditu.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4300 0000 03 0644 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

270/11 EPAIA ZUZENTZEKO AUTOA

Epailea: Cristina Rodriguez Ruiz andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaikako ekainaren hamazazpia.

XEDAPENAK

Ekainaren 16ko 270/11 Epairen Epaitzan atzemandakoa akats materiala zuzentzea erabaki da eta honela geratu da idatzia:

«Grúas Tec SLk aurkeztutako demanda baiesten dut. Horrenbestez, Grúas Arróspide SL 973,19 euro ordaintzera kondenatzen dut, hala nola epai hori eman zenetiko legezko interesak, PZLren 576.1 artikulua.

Kostuak Grúas Arróspide SL auzilari galtzaileak ordaindu beharko ditu.»

Aurka egiteko modua: auto honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu (BJLOren 267.8 artikulua eta PZLren 214.4 artikulua).

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, Grúas Arróspide SLri epaia jakinarazteko eginbidea burutzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala