Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
5033

EBAZPENA, 2011ko irailaren 28koa, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearena, atzerriko enpresetan praktikak egiteko mugikortasun beken Elkano programa arautu eta deitzen duena (2011-2012 edizioa).

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Gaiaren (Euskadiko Telekomunikazioen Clusterra) lankidetzarekin UPV/EHUn titulatu berriak direnek atzerriko enpresetan praktikak egiteko mugikortasun beken seigarren edizioa antolatu du; Elkano programa.

UPV/EHUk tituludunen lanbideratzeko aukerak hobetzen laguntzeko gogoa du eta hortik, hain zuzen, sortu da programa hau, tituludunek ikasketak bukatu eta gero lan-munduari berme handiagoz aurre egin diezaioten. Beste alde batetik, ekimen hau Bolognako prozesuari aurre egiteko neurriak finkatu nahi dituen eta, besteak beste, Leonardo da Vinci beken ildotik mugikortasun aukera berriak bultzatzeko helburua duen erakunde-mailako estrategia zabalago batean barruan sartzen da. Gaia elkarteak, bere aldetik, Euskadiko enpresek langile gaituak, motibatuak eta nazioarte mailan behar bezala trebatuak izan ditzaten babesa ematen du.

Horregatik, UPV/EHUren Estatutuen (EHAA 38. zk., 2011ko otsailaren 24koa) 197. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako eskumenak betez, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak oso garrantzitsutzat hartu du ekimen hau berriro abian jartzea. Honako oinarrien arabera arautzen da:

OINARRIAK

I.- Xedapen orokorrak.

1.- Helburua.

1.1.- Ebazpen honen xedea da Elkano programaren oinarriak arautzea eta 2011-2012 ikasturteko programaren seigarren deialdia argitara ematea. Elkano programak UPV/EHUko tituludun berrien mugikortasuna atzerriko enpresetara sustatu nahi du, haien lanbide eta laneko gaitasunak jakintza-alor anitzeko nazioarteko taldeetan hobetu, haien enplegagarritasuna edo ekintzailetza erraztu, eta azken finean, tutorepeko praktiken bidez haien prestakuntza osatzeko asmoz.

1.2.- Programa honetako mugikortasun bekak itzuli beharko ez diren diru-laguntzak izango dira, beken emakida, agerikotasunaren, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioen arabera egingo da, eta bekok lehiaketa banaren bidez adjudikatuko zaizkie eskatzaileei. Hortaz, ebazpen honetan agertzen diren balorazio irizpideak eta hautaketa prozesuan aintzat hartuta, lehiaketa gaindituko duten hautagaiei bakarrik emango zaizkie bekak, denak banatu arte.

2.- Baliabide ekonomikoak.

2.1.- Elkano programaren seigarren urte honetako helburuak betetzeko aurrekontu-esleipen nahikoa dago, UPV/EHUren Aurrekontuetan gai honetarako zehaztu diren aurrekontuko kredituen hasierako zenbatekoa gehitu ahal izango da, baldin eta UPV/EHUren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontua sobera egon bada, eta deialdi honen ebazpena baino lehen egiten bada. Halakorik gertatzekotan, UPV/EHUren ebazpen baten bidez jakitera emango da.

3.- Beka-kopurua, iraupena eta zenbatekoa.

3.1.- 2011-2012 ikasturteko Elkano programan gehienez ere 15 beka emango dira; hala ere, baliteke denak ez ematea, Gaiak azkenik baieztatzen dituen atzerriko enpresetako egonaldi kopuruaren arabera, ebazpen honen 3.3 oinarriari jarraiki beka bakoitzari esleituko zaion diru-kopuru jakinaren arabera eta programa antolatzetik erator litezkeen gastuen arabera.

3.2.- Mugikortasun beken iraupena bederatzi hilabetekoa izango da gehienez eta bekari esker bekadunak atzerriko enpresa batean praktikak egin ahal izango ditu.

3.3.- UPV/EHUren Elkano programako mugikortasun beka bakoitza 6.000 eta 15.000 euro bitartekoa izango da. Beka bakoitzaren zenbatekoa irizpide hauen araberakoa izango da:

a) Oinarrizko diru-kopurua 6.000 eurokoa izango da, gehienez ere hamabi hilabeteko mugikortasun-aldirako.

b) Horrez gain, gehienez ere 9.000 euroko osagarria finkatuko da bekadunaren herrialdeko bizi-mailaren arabera, zonalde jakinetan bizitzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko, joan-etorrietako gastuak ordaintzeko (urrun baldin badago), eta herrialde bakoitzeko baldintza ekonomikoetara ongi moldatzeko kontuan hartu beharreko bestelako gastuak ordaintzeko.

II.- Elkano programaren edukia.

4.- Mugikortasun programaren aldiak.

Programak bi aldi izango ditu:

- 1. Aldia, EAEko enpresetako prestakuntza praktikak (2011ko abendua-2012ko urtarrila). Aldi honetan ebazpen honen 6tik 10erako oinarrietan ezarritako aukeraketa prozesuaren arabera aukeratuak izango diren pertsonek parte hartuko dute.

Aukeratuak direnak Euskadiko autonomia erkidegoko (aurrerantzean EAE) enpresetan prestakuntza praktikak egingo dituzte gutxi gora behera hiru eta sei asteko tartean. Praktika horien helburua da etorkizuneko esleipendun potentzialei diziplina anitzeko eta nazioarteko laneko giro batean sartzea; eta bestetik, lanerako plana kanpoan nola ezartzen den jakitea.

Prestakuntza praktika horien funtzioa da EAEko enpresetako jardueretan prestatzea. Enpresa horiek Elkano programaren bekadunak hartzen dituzten atzerriko enpresekin aktiboki lan egiten dutenak izango dira. Egonaldi horiek prestakuntza izaera dute eta, beraz, prestakuntza plan bat izan beharko dute eta praktikak egiten diren enpresako pertsona baten tutoritzapean daude, beti ere, Elkano programa antolakuntzaren (UPV/EHU - Gaia) azken ikuskapenarekin kontatuz.

Prestakuntza praktikak amaitzean, parte-hartzaileei ziurtagiri bat banatuko zaie, praktikak EAEko enpresetan egin dituztela adieraziz.

- 2. Aldia, praktikak atzerriko enpresetan. Bigarren aldia hamabi hilabetekoa izango da gehienez ere eta Elkano programako mugikortasun beken esleipendunak, ebazpen honen 11. eta 12. oinarrietan azaldutako prozesuari jarraiki hautatuak izan ondoren, egokituko zaien herrialdera joango dira, tutorepeko praktikak egitera. Bekadun bakoitzak prestakuntza plan berezia izango du, bere profil pertsonalaren araberakoa, eta atzerriko egonaldian egingo dituen lanak zerikusia edukiko dute EAEko enpresak bazkide moduan aktiboki parte hartzen duten nazioarteko lankidetzaren enpresa proiektuen laguntzarekin.

Aldi hau lehen aldia bukatu bezain laster hasten bada, honakoaren baitan aldatuko da egonaldia hasteko eguna: a) Enpresa hartzailea libre egotea, b) destinoko herrialdeko lan egutegia, eta c) Elkano programaren (UPV/EHU - Gaia) antolakuntzatik kanpoko arrazoiak; esate baterako egonaldia burutuko den herrialdeari dagozkion izapideak egitea.

Edozein modutan, atzerrira joateko azken eguna 2012ko martxoaren 1a izango da, seguru asko,

Atzerrian egin beharreko enpresetako praktikak amaitu ondoren, parte-hartzaileei ziurtagiri bat banatuko zaie Elkano programan parte hartzeagatik. Bertan, besteak beste, atzerrian eginiko enpresetako praktikak non egin diren eta zenbateko iraupena izan duten adieraziko da.

5.- Hautatuen eta adjudikaziodunen ebaluazioa eta tutorizazioa.

5.1.- Hautatuen eta esleipendunen errendimendua eta jarrera ebaluatuko dira Elkano programan zehar.

5.2.- Lehen aldian EAEn egingo den enpresa praktikaldian eta bigarren aldiko atzerriko praktiketan, hautatuak edo esleipendunak tutorea izango du enpresan eta tutore horrek, Elkano programako antolatzaileekin (UPV/EHU - Gaia) koordinatuta, eginkizun hauek izango ditu: a) hautatuak edo esleipendunak enpresan dagoen bitartean egingo duen lana antolatu; b) hautatu edo esleipendunaren lanak ikuskatu; c) prestakuntza-plana bete, eta d) praktikaldian gerta litezkeen gorabeheren berri eman. Horrez gain, hautatu eta esleipendun guztiek bai UPV/EHUn bai Gaia elkartean, harremanetarako pertsonak izango dituzte, harrera enpresetan gerta litekeen edozein gorabehera konpontzeko.

5.3.- Halaber, EAEko hilabeteko enpresa praktikaldiko hautatuen tutoreek eta esleipendunen tutoreek txosten bat egingo dute praktikaldiaren bukaeran hautatu edo esleipendunaren errendimenduaz eta prestakuntza-planeko helburuen betetze-mailaz.

III.- Beka onuradunen hautaketa.

III.A.- Lehenengo aldian parte hartzeko aurretiko hautaketa.

6.- Hautagaien betebeharrak.

6.1.- Mugikortasun bekak emateari buruzko ebazpena argitaratzen den egunerako, hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

a) 2006-2007 ikasturtean edo ondoren, UPV/EHUko hiru Campusetako edozein ikastegitan titulua lortu izana. Gipuzkoako Campuseko Tituluduna ez bada, Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi behar du, eta 6 hilabete baino gehiagoko antzinatasuna izan.

UPV/EHUko titulazioa izan behar du baina edozein espezialitate eta ezagutza-adarretakoa izan daiteke (baina graduondoko berezko tituluak ere). Hau da, diplomatura, ingeniaritza, lizentziatura, arkitektura eta graduondoko ikasketetako tituludunak izan daitezke baita doktore tituludunak ere.

b) Atzerriko hizkuntza bat behintzat gutxienez jakitea, lehentasunezko interesa ingelesa edo frantsesa.

c) Aurreko edizioetan Elkano bekarik jaso ez izana.

6.2.- Elkano programak ezgaitasunak dituzten pertsonen laneko integrazioa bultzatzea ere du helburu. Horrenbestez, ezgaitasunak dituzten pertsonak bereziki ekimen honetan parte hartzera bultzatzen dira. UPV/EHUk ezgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzua jarriko du beraien eskura. Zerbitzu hori programako antolatzaileekin (UPV/EHU - Gaia) elkarlanean arituko da, ezgaitasunak dituzten pertsonek dituzten premiei erantzuteko asmoz.

7.- Eskabideen aurkezpena

7.1.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasiko da eskabideak aurkezteko epea eta hilabetez egongo da zabalik.

7.2.- Eskabideak, honako ebazpen honen 8. oinarrian aipatzen den batzordeburuari zuzenduta, Araba, Gipuzkoa edo Bizkaiko Campusetako edozein erregistro orokorretan, edo UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 149 zk., 2007 abuztuaren 3koa) Ebazpenean aipatzen den edozein bulegotan aurkez daitezke; bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutakoaren arabera ere.

7.3.- Eskabidea egiteko eredua Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan eta www.ehu.es/elkano webgunean eskura daiteke.

7.4.- Goian aipaturiko eskaera ofiziala paperean aurkezteaz gain aipaturiko bideen bidez, 7.1 oinarrian aipaturiko epea amaitu baino lehen, eskatzaile guztiek www.ehu.es/elkano webgunean egongo den formularioa bete beharko dute online. Formulario honek Hautaketa Batzordeak eskaerak zenbatesteko aintzat hartuko dituen datuak jasoko ditu; beraz, oso garrantzitsua izango da eskatzaileentzat ahalik eta osatuen eta argien betetzea eskatuko zaien informazioa.

7.5.- Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta ondorengo astean argitaratuko da jaso diren eskabideen zerrenda, eta hala badagokio, zerrenda horretan jakitera emango dira datu guztiak bete ez dituzten eskabideak eta ze datu falta zaizkien ere zehatz-mehatz azalduko da,10 lanegunen epean hutsuneak zuzen ditzaten eta behar diren datuak jakinarazi ditzaten. Halaber, adieraziko da aipatutako epea amaituta datuok aurkeztu ezean, interesatuak eskabidean atzera egiten duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 artikuluan zehaztutakoaren arabera. Eskabideak deialditik kanpo geratuko dira: a) eskabideak dagokion epez kanpo aurkezten badira; eta b) ebazpen honetan adierazitako baldintzak betetzen ez badira.

7.6.- Hamar lanegunen epe hori amaitu eta hurrengo astean, Elkano programaren lehenengo aldian nork parte hartuko duen erabakitzeko aurrehautaketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda argitara emango da.

7.7.- Elkano programan parte hartzeko interesdunek eskabidearen bidez baimena emango diote antolakuntzari (UPV/EHU - Gai) bere datu pertsonalak eta bere Curriculum Vitaen agertzen direnak bekadunak hartzeko prest dauden enpresei utz diezaien (bai EAEkoak bai atzerrikoak). Datu horiek soilik erabiliko dira beken deialdi honetan aurkeztutako eskabideen ebaluazioa egiteko eta beka jasoko duten pertsonei jarraipena egiteko.

8.- Hautaketa batzordea.

8.1.- Ondoko hauek osatuko dute Hautaketa Batzordea:

(Ikus .PDF)

8.2.- Hautaketa Batzordea subiranoa izango da bere erabakiak hartzerakoan, eta erabakiok bozketa eginez onartuko dira. Oinarri honetan arautzen ez den guztirako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan xedatutakoa aplikatuko da.

9.- Elkano programaren lehen fasera pasatu daitezkeen aurrehautatuen zerrenda.

9.1.- Hautaketa Batzordeak jasotako eskaerak ebaluatuko ditu honako balorazio-irizpide hauek kontuan hartuz:

(Ikus .PDF)

9.2.- Espediente akademikoa UPV/EHUko Akademia Antolakuntzaren dagokion sistemaren bidez (GAUR izenekoa) kalkulatutako batez besteko notaren arabera baloratuko da.

9.3.- c) puntuan adierazitako «eskatzailearen profilaren egokitzapena aurtengo deialdian aurreikusitako praktika motetara» irizpidearen izateko arrazoia honako hau da: deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean, Programaren antolakuntzak (UPV/EHU-Gaia) oraindik ez daki aurten enpresek zer nolako profil profesionalak eskatuko dituzten.

9.4.- Astebeteko epean, gehienez, -betiere onartutako eskaerak argitaratzen direnetik kontatzen hasita, Ebazpen honetako 7.6 Oinarrian azaldu bezala-, argitaratuko da aurrehautatuen zerrenda, Elkano programaren lehen fasean parte hartzeko aukera izan dezaketenak, 9.1. Oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Zerrenda horretan hiru pertsona azalduko dira, gehienez, esleitu beharreko beka bakoitzerako.

9.5.- Elkano programaren lehenengo aldira igaro daitezkeen aurrehautatuen zerrenda jasoko duen dokumentu horrek berariaz aipatuko beharko ditu enpresek praktikak egiteko eskatzen ari diren profil profesionalak, Ebazpen honen 9.1 Oinarriaren c) irizpidearen bidez eskatzaileek lortutako puntu kopurua horien araberakoa izango baita.

9.6.- Interesatuek 3 lanegun izango dituzte, Hautaketa Batzordearen proposamenaren aurka egokitzat jotzen duten edozein erreklamazio jartzeko eta batzordeburuak beroriek ebatziko ditu, batzordekideekin kontsultatu eta gero.

9.7.- Behin gutxienez aipatutako hiru egun baliodunak igarota, Hautaketa Batzordeko buruak aurrehautatuen behin betiko zerrenda argitaratuko du Elkano programaren lehen fasera pasatzeko.

9.8.- Lehenengo Fasera pasa daitezkeen aurrehautatuen zerrenda argitaratu eta bost laneguneko epean, 10.1 oinarriari jarraiki, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute aurrehautatuek, Araba, Gipuzkoa edo Bizkaiko campusetako edozein erregistro orokorretan, edo UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 149 zk., 2007 abuztuaren 3koa) Ebazpenean aipatzen den edozein bulegotan; bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutakoaren arabera ere:

a) NANaren edo pasaportearen kopia.

b) Karnet tamainako bi argazki, duela gutxikoak eta atzealdean izena jarrita.

c) Bizkaiko edo Arabako Campuseko UPV/EHUko tituludunen kasuan, Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi direla egiaztatzen duten agiriak.

d) Curriculum vitae-a eta hizkuntza-gaitasunen egiaztagiria Europass-en ereduari jarraiki egin beharko dira. Aurreko eredu hori Internet helbide honetan eskuragarri dago: http://europass.cedefop.europa.eu

e) Egindako ikasketen, ikastaroen eta laneko esperientziaren egiaztagirien fotokopia konpultsatua. Eskabidea aurkezterakoan agiri bidez frogatzen ez diren ikasketak, ikastaroak edo esperientzia ez dira kontuan hartuko.

f) Merezimenduak neurtzeko bestelako agiri garrantzitsuak.

Unibertsitateko titulazioa honako agiri hauetako baten fotokopia konpultsatu edo jatorrizko agiriaren bidez egiaztatu beharko da: a) titulua; b) titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

Aipaturiko dokumentazioa ez bada aurkezten eskaturiko epean, eskatzaileak hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira Deialdiko oinarri hau ez betetzeagatik.

10.- Elkano programaren lehenengo aldian parte hartuko duten hautatuen zerrenda.

10.1.- Ebazpen honetako 8. Oinarrian aipatutako Hautaketa Batzordea arduratuko da aurrehautatuak baloratzeaz, eta kontuan hartuko dira, 9.1 Oinarrian ezarritako irizpideen arabera lortutako puntuazioaz gain, elkarrizketa pertsonalak eta hizkuntza testak. Modu honetan egingo da balorazioa:

(Ikus .PDF)

10.2.- Elkarrizketa pertsonalen helburua da atzerrian eskuragarri dauden egonaldietako bakoitzak eskatzen duen profil profesionalera aurrehautatuen egokitzapena aztertzea. Elkarrizketa pertsonala ingelesez egingo da (neurri batean edo erabat), baina, egonaldian egin beharreko lanak eskatzen duten hizkuntzan ere egin ahalko da.

10.3.- Proba eta elkarrizketa gehienak Donostian egingo diren arren, batzuk, agian, bekadunak hartuko dituzten enpresen egoitzetan egingo dira, bai EAEn bai Espainian. Eskatzaileak bere gain hartuko ditu horrelakoetan sortutako garraioko, egonaldiko eta mantenuko gastuak.

10.4.- Hautaketa batzordeak hautatuen zerrenda egingo du. Zerrendan agertutakoak Elkano programaren lehen aldira igaroko dira, EAEko enpresa batean praktikak egiteko.

10.5.- Zerrenda horretan azalduko da, hautatuak EAEko zein enpresetan egingo dituen praktikak, bai eta, atzerrian bere herrialdea izan daitekeena. Lehen aldiko praktikaldiak burutuko dituzten EAEko enpresetara hautatuak esleitzea eta azkenik esleipendunak badira joango diren atzerriko enpresarekin izango duten behin behineko lotura, beti ere, hautatuen akademi profil eta profil profesionalaren arabera eta enpresen interesetara profil horien egokitzapenaren arabera egingo dira.

10.6.- Era berean, zerrenda horretan ordezkoak izan daitezkeenak zerrendatuko dira. I. aldian enpresak balorazio negatiboa egiten badu edo bekadunak bekari uko egiten badio, ordezkoek I. eta II. aldira igarotzeko aukera izango dute.

10.7.- Interesatuek 3 egun balioduneko epea izango dute Hautaketa Batzordearen proposamenaren aurka kexak jartzeko, eta Hautaketa Batzordeko buruak ebatzi beharko du horien gainean, Hautaketa Batzordeari kontsultatu ondoren.

10.8.- Gutxienez aipatutako hiru egunak igarotakoan, Elkano programaren lehen fasean parte hatuko duten hautatuen behin betiko zerrenda argitaratuko du Hautaketa Batzordeko buruak, Euskal Autonomi Erkidegoko enpresetan prestakuntza praktikak izango dituztenak.

10.9.- Hautaketa prozesua amaitutakoan, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, Ebazpen honetako 21. Oinarrian jaso bezala, Elkano programaren lehen fasera pasatzen diren hautatuen Ebazpena argitaratuko du. Ebazpen horretan hautatuen zerrenda zehaztuko da, baita hautatuek egin beharreko jarduerak behar bezala garatzearekin zerikusia duten alderdiak ere.

10.10.- Hautatuek idatziz jakinarazi beharko diote Hautaketa Batzordeko buruari, hiru egun balioduneko epean, hautatuen zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita, prest daudela Elkano programaren lehen fasean parte hartzeko.

III.B.- Esleipendunak hautatzeko prozesua (bigarren aldia).

11.- Mugikortasun beken esleipendunak hautatzeko prozedura.

11.1.- Elkano programaren lehen aldia bukatu eta gero, Hautaketa Batzordeak bigarren aldira pasako diren Elkano mugikortasun beken esleipendunak hautatuko ditu. Prozedura honetan, ebazpen honen 10.8 oinarrian aipatutako lehen aldian hautatuak izan direnen zerrenda berretsiko da, bigarren aldian esleitutako EAEko enpresaren tutoreak egindako ezezko txostenen bat jasotzen ez badu hautatukoren batek. Lehen aldian parte hartu duen hautaturen bat azkenik esleipenduna ez den kasuan, esleipendun ezberdinen arteko atzerriko herrialdeak berriro esleitu daitezke, beti ere, interesatuak eta enpresa hartzaileak ados badaude. Era berean beka hori 10.6 puntuan identifikatutako pertsona ordezkariei eskeini ahal izango zaie.

11.2.- Berriro ere, Hautaketa batzordeak atzerriko enpresetan praktikaldira pasako diren Elkano mugikortasun beken esleipendunen zerrenda egingo du.

11.3.- Interesatuek 3 lanegun izango dituzte mugikortasun beken esleipendunen proposamenaren aurka egokitzat jotzen duten edozein erreklamazio jartzeko eta Hautaketa Batzordeburuak beroriek ebatziko ditu, batzordekideekin kontsultatu eta gero.

12.- Erabakia.

12.1.- Aurreko oinarrian adierazitako prozesua bukatu eta gero, Gipuzkoako errektoreordeak Elkano mugikortasun bekak emateko ebazpena argitara emango du ebazpen honen 21. oinarrian adierazitako lekuetan. Ebazpen horretan bekadunen zerrenda, herrialdea, bekaren zenbatekoa, ordainketa modua eta epeak, frogatzeko modua, beken emakidarako xedapena eta bekadunek egin beharreko lanetarako beharrezko azalpen guztiak zehaztuko dira.

12.2.- Ebazpena Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren iragarki-oholean eta ebazpen honen 21. oinarrian adierazitako web gunean argitaratzen denetik hasita indarrean sartuko da eta betearaztekoa izango da. Horri kalterik egin gabe, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitara emango da, jende guztia emandako leguntzen jakinaren gainean egon dadin.

12.3.- Gainera, ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie esleipendunei.

12.4.- Bekak emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat aldatuz gero, bekak emateko erabakia alda liteke, baldin eta ebazpen honetan beka onuraduna izateko zehaztu diren nahitaezko baldintzak betetzen badira.

IV.- Mugikortasun bekekin loturiko beste gai batzuk.

13.- Bekadunen betekizunak.

Honako hauek dira bekadunen betekizunak:

a) Adjudikazioaren jakinarazpena jaso eta 5 laneguneko epean, beka onartzea, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den ereduaren arabera.

b) Beka jasotzeko orduan bateraezintasunik ez dagoela dioen zinpeko aitorpena sinatzea, Ebazpen honen II. eranskinean jarritakoaren arabera.

c) Enpresaren, Elkano programaren antolakuntzaren (UPV/EHU - Gaia) eta esleipendunaren artean norakoari buruzko akordioa sinatzea. Une oro errespetatuko da Elkano programaren Deialdiaren Oinarrietan ezarritakoa.

d) Ezarritako epean eta mugikortasun bekaren izaeraren arabera, agintzen zaizkion prestakuntza zereginak burutzea.

e) Bekaren zenbatekoa eman den xede zehatzerako erabiltzea.

f) Elkano programaren antolatzaileek (UPV/EHU - Gaia), Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen xedearen fiskalizazio funtzioak gauzatzean eskatzen dioten beste informazio ematea.

g) Elkano programaren antolatzaileei (UPV/EHU - Gaia) edozein zirkunstantzia objektibo zein subjektiboren aldaketaren berri ematea, zirkunstantzia hori beka emateko orduan kontuan hartu bada edo bekaren garapen arruntari eragiten badio.

h) Elkano programaren antolatzaileei xede berberarako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetako diru laguntzak edo laguntzak, diru sarrerak edo baliabideak eskuratu diren jakinaraztea.

i) Elkano programaren antolatzaileek (UPV/EHU - Gaia) jakinarazten dizkioten jarraibideak eta eginkizunak betetzea, bereziki beka jasotzen den bitartean sor daitekeen jabetza intelektual edo industrialari eta konfidentzialtasun eginbeharrari dagokionean.

j) Destinoko enpresan errespetatu beharreko konfidentzialtasun betebeharraren inguruan eska dakizkiokeen beste agiri sinatzea, eta nolanahi ere, praktiketan garatutako jarduerari buruz jakin ditzakeen beste informazio batzuk sekretuan gordetzea.

k) Beka jasotzen den bitartean egiten diren txostenak Elkano programaren antolatzaileek (UPV/EHU - Gaia) argitara ditzaketela onartzea.

l) Haren tutorizazioaren eta prestakuntzaren ardura duten pertsonek jakinarazten dizkioten jarraibideak eta eginkizunak betetzea.

m) Bekaduna egongo den erakunde edo bulegoaren portaera-arauak errespetatzea.

n) Agindutako lanak ezarritako epeetan aurkeztea, eta bereziki, beka amaitutakoan praktikaldian egindako jardueraren azalpen memoria ematea, garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein alde zehaztuta.

o) Bidezkoa den kasuetan, behar ez bezala jasotako diru kopuruak itzultzea.

p) Norako herrialde edo hirietako agintaritzak eskatutako baimenak eta bisatuak kudeatzea, izapidetzea eta eskuratzea.

q) Norako herrialde edo hiriaren arabera, beharrezkoak diren txertoak edo tratamendu prebentiboak jasotzea.

14.- Bekaren ordainketa.

Bekadunei zuzenean ordainduko zaie bekaren zenbatekoa, zenbait ordainketetan:

a) Bekaren lehenengo zatia zenbateko osoaren % 30ekoa izango da, eta bekadunak bekaren onarpena sinatu eta helarazi ondoren, eta dagokion herrialdera joan aurretik ordainduko zaio.

b) Bekaren zenbateko osoaren % 60 kopuru berdina tokatzen zaien hilabeteetan zatituko da, eta praktiketako hilabete bakoitzeko lehen astean sartuko da diru hori.

c) Bekaren azken zatia % 10 izango da. Zati hori atzerrian kokaturiko enpresan Elkano praktikak amaitu eta gero egingo da. Aurrez, onuradunak Elkano programaren antolakuntzari (UPV/EHU - Gaia) dagokion txostena eman beharko dio.

Bekaren zenbatekoa gordina da eta dagozkion zerga-atxikipenak aplikatuko zaizkio, indarrean dagoen legediaren arabera. Beken ordainketa Espainian helbideraturiko kontu batean egingo da beti.

15.- Bekaren zenbatekoaren xedea.

Bekadunak beka gisa jasoko duen zenbatekoa bekatik ondorioztatutako gastuak ordaintzeko erabili beharko du. Beka betez sortzen diren gastu guztiak (hegazkineko txartelak, bisak, bizileku baimenak, ostatua, mantenua, dietak eta bestelako erantzukizunak barne, besteak beste) bekadunaren kontura izango dira.

16.- Aseguruak.

Elkano programaren lehen aldian, hautatuak EAEko enpresetan daudenean, harrerako enpresaren kontura izango den istripu-asegurua izango du.

Bestalde, bigarren aldiko egonaldiaren aseguruak barruan hartuko ditu honakoak: gaixotasunak, istripuak, ezintasunak, bidaiako asistentzia eta herriratzea. Antolakuntzaren (UPV/EHU - Gaia) ardura izango da kontratatu den asegurua egokia izatea, eta aseguru hori kontratatu eta ordaintzea bere gain hartuko du.

17.- Bateraezintasunak.

Beka jasotzea ordaindutako edozein lan egitearekin zein beste beka bat jasotzearekin bateraezina dela ulertuko da.

18.- Estatutu edo kontratu loturarik eza.

Elkano mugikortasun beka jasotzeak ez dakar kontratu edo estatutu harremanik onuradunaren eta UPV/EHU, Gaia edota destinoko enpresaren artean.

19.- Kontrola eta jarraipena.

Bekadunek egin beharreko lanen kontrola eta jarraipena Elkano programaren antolatzaileei (UPV/EHU - Gaia) dagokie. Antolatzaileek beken garapenaren inguruan egokitzat jotzen dituzten beste egiaztapen egin ahal izango dituzte.

20.- Bekaduna izateari uztea.

20.1.- Bekaduna izateari utziko zaio bekaldia amaitzen denean edo hurrengo arrazoietako batengatik:

a) Beren-beregi edo adierazi gabe uko egiteagatik.

b) Elkano programaren antolatzaileek (UPV/EHU - Gaia) erabakita, betebeharrak ez betetzeagatik edo beka emateko garaian kontuan hartu ziren baldintzak aldatzeagatik.

c) Harrerako enpresak eginiko txosten negatibo arrazoitua. Horren ondorioz, Elkano programaren antolakuntzak (UPV/EHU - Gaia) beka baliogabetuko du.

d) Bat-batean etorritako bateraezinasunen batengatik

20.2.- Bekaldia amaitzen denean izan ezik, bekaduna izateari uzteak bekagatik kobratutako eskubide ekonomikoak itzultzea ekarriko du berekin. Itzuli beharreko zenbatekoa garatu gabe geratu den beka jasotzeko denboraldia kontuan hartuta kalkulatuko da.

20.3.- Diru laguntza emateko aintzat hartu ziren baldintzak ez direla betetzen egiaztatuz gero, UPV/EHUri itzuli beharko zaizkio jasotako zenbatekoak gehi bidezko legezko interesak.

AZKEN XEDAPENAK

21.- Publizitatea.

21.1.- Ebazpen hau EHAAn argitaratuko da, ebazpenaren 12.2 oinarrian ezarritakoaren kalterik gabe.

21.2.- Deialdi honi dagozkion gainerako ebazpenak eta ekintzak UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren iragarki oholean eta www.ehu.es/elkano web gunean argitaratuko dira. Programari buruz interesgarria den edozein informazio ere ikusgai egongo da euskarri horietan, besteak beste, mugikortasun beken balizko destinoei buruzkoa.

22.- Datak.

Ebazpen honetan ezarritako datak, eskabideak aurkezteko azken eguna izan ezik, gutxi gorabeherakoak dira, eta Elkano programaren antolatzaileak (UPV/EHU eta Gaia) zehazten joango dira aurreko oinarrian adierazitako web gunean.

23.- Araubide juridikoa.

Honako hauek eraenduko dute Elkano mugikortasun programa: (1) ebazpen honen oinarriek; (2) azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolamendurako Printzipioen Legearen Testu Bategina onartzen duenak, batez ere «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Laguntza eta Diru-laguntzen Errejimena» izeneko VI. idazpuruak; eta (3) abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duenak.

24.- Beren-beregiko ebazpen eza.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik sei hilabetera dagokion tauletan adjudikazio ebazpenik argitaratu ez bada, interesdunek haien eskabideak atzera bota dela uler dezakete, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko Legearen 44.1 artikuluan zehaztutakoaren arabera.

25.- Errekurtsoak.

25.1.- Administrazio bidea amaitzen ez duten ebazpen honen eta mugikortasun beken behin betiko adjudikazioari buruzko ebazpenaren (Ebazpen honen 12.1 oinarrian adierazitakoa) kontra, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da UPV/EHUren errektorearen aurrean.

Gorako errekurtsoa aurkezteko epea, ebazpen honen kasuan, hilabetekoa izango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik, eta mugikortasun beken behin betiko adjudikazio ebazpenaren kasuan, ebazpen honen 21.2 oinarrian adierazten diren lekuetan argitaratzen direnetik.

Hori guztia bat dator Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin. Errekurtso hori beren-beregi erabakitzen ez bada, gaitzetsi egin dela ulertuko da.

Donostia-San Sebastián, 2011ko irailaren 28a.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala