Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
3440

IRAGARKIA, 1595/09 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: José Baños Luceño jaunak 1595/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (prozedura laburtua) Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, errekurtso egilea zentro horretan ofizial-igeltsero izendatzeko eskubidea ezesten duen Gurutzeta Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren 2009ko maiatzaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunez ustez ezestearen aurka.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 1a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala