Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3439

IRAGARKIA, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 157/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 11.0006.48.02.01.02 administrazio-errekurtsoaren espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Dan Bociu ezin izan dugu aurkitu bere etxeko helbidean (Aska kalea 6, 1.a ezk. 01001 Vitoria-Gasteiz). Horrenbestez jakinarazten zaio Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak aipatu espedientea bidal dakiola eskatu duela. Espedientea Construcciones Olabarri sozietateak hasi zuen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan Zuzendaritzaren ebazpen baten aurka (AAE); hain zuzen ere, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak SH-267/10 zehapen-espedientean emandako ebazpena –9.000 euroko zehapena ezartzen zuena– berretsi zuen ebazpenaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Dan Bociu-ri. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 9a.

Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala