Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3434

EDIKTUA, 401/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 401/2010 prozedura arrunta bideratu da, gauza komun bat zatitzeari buruzkoa, Jose Ignacio del Olmo Alvarez eta Maria Jose Madariaga Arritolak eskatuta, Jose Manuel del Olmo Alvarez eta Jose Javier del Olmo Alvarezen kontra. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

32/11 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako apirilaren zazpia.

Rebeca Huertos Domingo andreak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu epaitegi honetan prozedura arruntari buruz bideratutako 401/10 autoak (PZLb). Ondokoak izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Jose Ignacio del Olmo Alvarez eta Maria Jose Madariaga Arritola, prokuradore Miren Maite Albizu Orbe andrea dutela; bestetik, demandatu gisa, Jose Javier del Olmo Alvarez eta Jose Manuel del Olmo Alvarez, prokuradore Maria Cruz Celaya Ulibarri dutela, gauza komun bat zatitzeari buruz.

Espainiako Erregearen izenean eta Espainiako herriak berea duen justizia obratuz, epaia eman dut, eta hauxe da horren epaitza.

EPAITZA

Neurri batean onartzen da José Ignacio del Olmo eta María José Madariaga jaun-andreen ordezkariek José Javier del Olmo eta Manuel Olmo jaunen kontra aurkeztutako demanda. Beraz, onartuta geratzen da alderdiek aurretiazko egintzan lortutako hitzarmena, ebazpen honen lehenengo zuzenbide-oinarrian aipatua.

Prozesu honetan eragindako kostuak ez zaizkie ezartzen alderdiei.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela probintzia-auzitegian. Epaia auzitegi honetan jakinarazten den egunean hasi eta bost egunekoa izango da horretarako epea.

Eman bedi epai honen testigantza, eta bidali haren autoetara; gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, sinatzen duen epaile berberak irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik guzti horren fede ematen dut, Gernika-Lumon (Bizkaia).

Jose Javier del Olmo Alvarez demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako maiatzaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala