Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3429

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezartzekoa.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2009ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gai aukeratuak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezarri zen, Basogintzako ugalketa-gaiak merkaturatzeari buruzko martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren babesean. Ebazpen horrek, aurretik emandako 2008ko urriaren 14ko Ebazpena aldatu zuen, eta, dekretuak, berriz, 1989ko urtarrilaren 21eko Agindua.

Aipatutako errege-dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoaren arabera, autonomia-erkidegoetako organo eskudunei dagokie oinarrizko gaiak baimentzeko beharrezkoak diren eragiketak burutzea eta ekoizpena kontrolatzea, merkaturatzeari begira. Errege-dekretu horren 3. artikuluan zehaztutakoarekin bat, dagokion autonomia-erkidegoen organo eskudunei dagokie basogintzako ugalketa-gai identifikatu, aukeratu, kualifikatu eta kontrolatuak ekoizteko oinarrizko gaiak baimentzea.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek mintegiko hazien eta landareen arloan dituzten eskumenak kontuan hartuta, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua ikusi eta gero, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko, hainbat espezietako oinarrizko gai jakin batzuk onartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik dauden eta ebazpen honen eranskinean agertzen direnak, alegia.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez baimendutako oinarrizko gaiek Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2009ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez onartutakoak ordezkatuko dituzte.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioari jakinaraztea, martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 2. eta 3. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka interesdunek gorako errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 10a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala