Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
3212

IRAGARKIA, Yoigo 2020 Mobile España SAri jakinarazten diona 2011ko apirilaren 27ko Ebazpena, kontsumo arloko 20A001/54/2010 zehapen-prozeduran emandakoa.

Kontsumoko zuzendariak 2011ko apirilaren 27an emandako Ebazpenaren bitartez, Yoigo 2020 Mobile España, SAri (IFK: A-81971699; helbidea: Arroyo de los Prados, 5, Las Arenas industrialdea, Pinto-Madrid 28320) 3.000 euroko diru-zehapena ezarri zaio -kontsumoaren arloko bi arau-hauste arinen erantzule baita-, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legeko 50.3.b) eta 50.5.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Interesdunari aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 4. paragrafoan xedatutakoa betez. Halaber, jakinarazten zaio, aipatu ebazpenak ez duela administrazio-bidea amaitzen, eta Osasun eta Kontsumoko sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, hilabeteko epean.

Hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada delako ebazpenaren jakinarazpena, jakinarazpen egunetik hurrengo hileko 5. egunaren bitartean egin beharko da ordainketa, eta egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean egin beharko da ordainketa, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera bitartean.

Zehapenaren titularraren izena eta espedientearen zenbakia aipatuaz egin beharko da diru-sarrera, ondoko banketxe eta kontu korrontean:

Euskadiko Kutxa

Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia

30350060470600900359 KK

Zehapena adierazitako borondatezko epe horretan ordaindu ezean, premiamendu-bidean ordainaraziko da bere ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 25a.

Kontsumoko zuzendaria,

ANA MARÍA COLLIA POSADA.


Azterketa dokumentala