Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2011ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Izenpe SA
3033

IRAGARKIA, «Izenperentzat segurtasun-estandarretara egokitzeko aholkularitza-zerbitzuak» ematea helburu duen kontratua esleitu dela jakinaraztekoa (Espedientea: IZNP-S_010-2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Entitatea: Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA.

b) Espedientearen zenbakia: IZNP-S_010-2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: «Segurtasun-estandarretara egokitzeko aholkularitza» izeneko zerbitzuak kontratatzea, ondoko segurtasun-estandar eta -arau hauen eremuan: ISO/IEC 27001:2005; urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretua, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duena; ETSI TS 101 456: Policy requirements for certification authorities issuing qualified certificates; EVrako webtrust; urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretua, Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duena; IPSP (Information Preservation Systems Security, «Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA» enpresarentzat.

c) Loteak: ez.

d) Lizitazio-iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: 2011ko martxoaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (61. zenbakia) eta Izenpe kontratatzailearen profilean (www.izenpe.com).

3.- Izapideak eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzarik merkeena.

3.- Aurrekontua.

zerbitzuengatiko urteko zenbatekoa berrogeita hamar mila (50.000) eurokoa da, BEZik gabe. Balio zenbatetsia ehun mila (100.000) eurokoa da.

4.- Esleipena.

a) Eguna: 2011ko maiatzaren 2a.

b) Kontratista: Nextel SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: BEZa kanpo dela, gehienez ere, esleipenaren zenbatekoa berrogeita sei mila eta bostehun (46.500) eurokoa da urteko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 11.

IZENPE SAko zuzendari nagusia,

EDUARDO PORTERO DELGADO.


Azterketa dokumentala