Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2011ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3029

EDIKTUA, 1469/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1469/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Irene Garcia Martinez.

Abokatua: Jose Ramon Arechalde Perez.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.

Demandatua: Piedad de Prado, Pedro Garcia de Prado, Sabina Garcia de Prado, Amada Alvarez Garcia, Angel Garcia Alvarez, Marcelina Garcia Alvarez, Joaquin Garcia Alvarez, Jose Garcia Alvarez, Tomas Garcia Alvarez, Gemma Garcia Alvarez, Vicente Garcia Iglesias eta Araceli Mata Rey.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Irene García Martínezek aurkeztutako demanda baiestea, Piedad de Prado Fernández, Pedro García de Prado eta Sabina García del Pradoren aurkakoa, eta Amada Alvarez García eta Angel García Alvarez, Marcelina García Alvarez, Joaquín García Alvarez, José García Alvarez, Tomás García Alvarez eta Gemma García Alvarez bere seme-alaben aurkakoa, eta Vicente García Iglesias eta Araceli Mata Reyren aurkakoa. Horrenbestez, Aurelia Martínez Lópezek utzitako ondasuna auzi-jartzaileari itzultzera kondenatzen ditut demandatuak; horretarako, Irene García Martínezi Bilboko Autonomia kalea 47-3., es. ezk. barnealdean dagoen etxebizitza emateko behar den eskritura publikoa emango dute.

Alderdi bakoitzak bere prozesu-kostuak ordainduko ditu.

Vicente Garcia Iglesias demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dauka interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko apirilaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala