Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2011ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3028

EDIKTUA, 881/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

881/08 hitzezko judizioaren prozedura Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratu da, Helvetia Compañía Suiza SA de Seguros y Reaseguros eta Mapfre Seguros Generalesek eskatuta, Ana Maria Gutierrez Alvarez, Ana Maria Gutierrez Alvarez, Seguros Bilbao SA eta Seguros Bilbao, SAren aurka, prozedura arruntari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

225/10 EPAIA

Bilbao, 2010eko urriaren 25a.

Ramón Comas Somalok, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako 881/08 judizio arrunteko autoak. Hauek daude alderdien artean: Helvetia Compañía Suiza SA de Seguros y Reaseguros, Seguros Bilbao, Mapfre Seguros Generales, prokuradoreak ordezkatuta, eta letraduak lagunduta, eta Ana María Gutiérrez Álvarez, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Ezetsi egiten ditut Helvetia Compañía Suiza de Seguros y Reaseguros, Seguros Bilbao eta Mapfre Seguros Generalesen ordezkaritzek aurkeztutako demandak. Horrenbestez, demandatuak beren aurka aurkeztutako eskarietatik absolbitzen ditut.

Demandatzaileak euren eskariz abiarazitako prozesuetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen ditut.

Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik bost eguneko epean jarri beharko da errekurtsoa, Probintzia Auzitegiari zuzendu beharko zaio eta epaitegi honetan bertan prestatu beharko da, hala xedatzen baita Prozedura Zibileko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, epaitegi honek Banesto (Banco Español de Crédito) taldean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan kontsignatu beharko da aipatu zenbatekoa (kontu-zk.: 4706 0000 00 1078 08); errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Jatorrizkoa epaien liburuan erregistratuta geratuko da eta beraren testigantza auto hauetan jasoko da.

Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.

Argitalpena.- Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, ediktu hau eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu du. Fede ematen dut.

Eta Ana Maria Gutierrez Alvarez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako apirilaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala