Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2011ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3017

22/2011 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Ondoko hitzarmenen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Altzoko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (I. eranskina).

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Andoaingo Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari Eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (II eranskina).

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Asparreneko Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (III eranskina).

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Mañuetako udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (IV eranskina).

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Basauriko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (V. eranskina).

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Kortezubiko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (VI. eranskina).

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Lantziegoko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (VII. eranskina).

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Eskuernagako udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (VIII. eranskina).

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Zumarragako Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari Eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (IX eranskina).

- Irakasleak Rialia Industriaren Museora sartzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Portugaleteko Udalaren Arteko Lankidetza-Hitzarmena, X. eranskinean jasoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dauden ikastetxeetan energia arloko hobekuntzak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Energiaren Euskal Erakundearen Arteko Lankidetza Hitzarmena, XI. eranskinean jasoa.

- Zumaiako Udalarekin lankidetza-hitzarmena. Lankidetza-hitzarmen horrek Zumaiako Udalaren etxebizitza sustapenak Etxebideko etxebizitza eskatzaileen erregistroa erabiliz esleitzea du xede; XII. eranskina.

- Sustapen Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko Lankidetza Protokoloa, Merkantzien Trenbidezko Garraioa Bultzatzeko Plan Estrategikoko merkantzien oinarrizko sarearen baitako terminal logistiko intermodalak garatzeko; XIII. eranskina.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 10EKO 22/2011 EBAZPENAREN I. ERANSKINA.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ALTZOKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO.

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 26an.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Iñaki Murua Gorostidi, Altzoko Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diotela honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera,

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Altzoko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Altzoko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Altzoko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Altzoko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Altzoko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Altzoko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Altzoko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla-eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Altzoko Udaleko alkate-lehendakaria,

IÑAKI MURUA GOROSTIDI.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 10EKO 22/2011 EBAZPENAREN II. ERANSKINA.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ANDOAINGO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO.

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 12a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Estanislao Amuchastegui Arregui, Andoaingo Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Andoaingo Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Andoaingo Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Andoaingo Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Andoaingo Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Andoaingo Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Andoaingo Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Andoaingo Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Andoaingo Udaleko alkate-lehendakaria,

ESTANISLAO AMUCHASTEGUI ARREGUI.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 10EKO 22/2011 EBAZPENAREN III. ERANSKINA

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ASPARRENEKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 26an.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Diego Xavier Gastañares Zabaleta, Asparreneko Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diotela honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Asparreneko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Asparreneko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Asparreneko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Asparreneko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Asparreneko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Asparreneko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Asparreneko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Asparreneko Udaleko alkate-lehendakaria,

DIEGO XAVIER GASTAÑARES ZABALETA.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 10EKO 22/2011 EBAZPENAREN IV. ERANSKINA.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA MAÑUETAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 5ean.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Roberto Blanco Pascual, Mañuetako Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurrikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Mañuetako Udalaren erregistroetan, erakinkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Mañuetako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Mañuetako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Mañuetako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurrikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Mañuetako Udalari, admimistrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Mañuetako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Mañuetako Udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen intrepretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justicia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Mañuetako Udaleko alkate-lehendakaria,

ROBERTO BLANCO PASCUAL.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 10EKO 22/2011 EBAZPENAREN V. ERANSKINA

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA BASAURIKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 13a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Loly de Juan de Miguel, Basauriko Udaleko Alkate-Presidente andrea, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera.

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Basauriko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Basauriko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Basauriko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Basauriko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Basauriko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Basauriko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Basauriko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Basauriko Udaleko alkate-lehendakaria,

LOLY DE JUAN DE MIGUEL.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 10EKO 22/2011 EBAZPENAREN VI. ERANSKINA

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA KORTEZUBIKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 26an.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Domingo Bilbao Etxebarria, Kortezubiko Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera.

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Kortezubiko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren.

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Kortezubiko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko Eeakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Kortezubiko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Kortezubiko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Kortezubiko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Kortezubiko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Kortezubiko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Kortezubiko Udaleko alkate-lehendakaria,

DOMINGO BILBAO ETXEBARRIA.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN N10EKO 22/2011 EBAZPENAREN VII. ERANSKINA

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA LANTZIEGOKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteize, 2011ko apirilaren 27a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Manuel Zabala González, Lantziegoko Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Lantziegoko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK:

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Lantziegoko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Lantziegoko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Lantziegoko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Lantziegoko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Lantziegoko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Lantziegoko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Lantziegoko Udaleko alkate-lehendakaria,

MANUEL ZABALA GONZÁLEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MAIATZAREN 10EAN EMANDAKO 22/2011 EBAZPENAREN viii. ERANSKINA

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ESKUERNAGAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 12an.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Juan José García Berrueco, Eskuernagako Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurrikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Eskuernagako Udalaren erregistroetan, erakinkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Eskuernagako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Eskuernagako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Eskuernagako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurrikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Eskuernagako Udalari, admimistrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Eskuernagako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Eskuernagako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen intrepretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justicia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Eskuernagako Udaleko

alkate-lehendakaria,

JUAN JOSÉ GARCÍA BERRUECO.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MAIATZAREN 10EAN EMANDAKO 22/2011 EBAZPENAREn ix. ERANSKINA

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ZUMARRAGAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO

(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 7an.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Mikel Serrano Aperribay, Zumarragako Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera.

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Zumarragako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK:

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zumarragako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zumarragako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Zumarragako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Zumarragako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Zumarragako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Zumarragako Udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Zumarragako Udaleko alkate-lehendakaria,

MIKEL SERRANO APERRIBAY.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MAIATZAREN 10EAN EMANDAKO 22/2011 EBAZPENAREN x. ERANSKINA

IRAKASLEAK RIALIA INDUSTRIAREN MUSEORA SARTZEKO EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN ETA PORTUGALETEKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA

Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 5ean.

BILDURIK:

alde batetik:

Isabel Celaá Diéguez andrea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburu lanetan, helbidea hau duela: Donostia-San Sebastián, 1 - 01010, Vitoria-Gasteiz.

Eta bestetik:

Mikel Torres Lorenzo jauna, Portugaleteko Udaletxearen alkate lanetan, kontratatzeko behar gaitasuna eta helbide hau dituela: Miguel Diaz de Tuesta, 1 - Gesaltza-Añana, Araba.

ADIERAZI DUTE:

Biek irakaskuntza publikoaren eskaintza hobetzeko interesa dutela eta lankidetza hitzarmen hau izenpetu nahi dutela, ondorengo klausulen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Portugaleteko Udalak konpromiso hau hartzen du:

1.- Rialia Industria museoaren webgunean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web-orriaren esteka edo banner bat jartzeko.

2.- Rialia Industria museora doan sartzen uztea herri ikastetxeetako irakasleei, baldin eta irakasle direla egiaztatzen duen txartela aurkezten badute.

Bigarrena.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak konpromiso hauek hartzen ditu:

1.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web-orrian, Rialia Industria museoaren helbidera esteka edo banner bat jartzeko.

Hirugarrena.- Hitzarmenaren iraupena eta ezereztapen klausulak:

- Hitzarmen honek indarrean jarraituko du 2011ko abenduaren 31 arte eta, epe hori bukatuta, bi aldeek hitzarmena automatikoki urtebetez eta hurrenez hurren berrituko dela ulertzen dute non eta aldeetako batek espresuki eta idatziz hilabeteko aurrerapenarekin protokoloan baja hartzen ez badu.

- Klausularen bat betetzen ez bada, hitzarmen hau balio eta indarrik gabe geratuko da aldeetako edozeinek hura amaitzeko arrazoia esanbidez jakinarazi ondoren.

Edukiaren adostasunaren erakusgarri, parte hartzen duten aldeek hitzarmen hau sinatzen dute bi aletan goiburuko lekuan eta datan.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Portugaleteko Udaletxearen alkatea,

MIKEL TORRES LORENZO.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MAIATZAREN 10EAN EMANDAKO 22/2011 EBAZPENAREN xi. ERANSKINA

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN MENDE DAUDEN IKASTETXEETAN ENERGIA ARLOKO HOBEKUNTZAK EGITEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 3a.

BILDURIK:

Alde batetik, Isabel Celaá Diéguez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua, 2011ko otsailaren 15eko Jaurlaritzaren Kontseiluan hartutako erabaki bidez hitzarmena izenpetzeko baimena duena.

Eta, bestetik, Bernabé Unda Barturen Euskal Autonomia Erkidegoko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua, eta hala izanda, Energiaren Euskal Erakundeko (aurrerantzean, «EEE») Lehendakaria.

Esku hartzen duten bi aldeek (aurrerantzean, «Aldeak») elkarri aitortzen diote Lankidetza Hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasuna, eta helburu horrekin honako hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ikastetxe gisa erabiltzeko eraikin ugari dituela. Horietako askotan berogailuko instalazioak, Ur Bero Sanitarioa (UBS) ekoizteko instalazioak, argiteria, eta hornikuntza eta banaketa elektrikoko instalazioak eta eraikinen inguratzailea osatzen duten itxiturak zaharrak dira, eta bertako energia-eraginkortasuna hobetzeko berritu egin behar dira.

Bigarrena.- Berrikuntza horri ekiteko, hasieran, aurretiko azterlanak egin behar izan zituzten. Azterlan horietan Euskadiko hiru Lurralde Historikoetan banatutako Bigarren Hezkuntzako Institutuei (BHI) dagozkien eraikinetako energia-instalazioen egoera zehaztu zuten. Helburu horrekin lau (4) Energia Eraginkortasun eta Kudeaketa Plan egin zituzten 78 ikastetxe ebaluatzeko.

Hirugarrena.- Energia berriztagarrien erabilera eta energia-eraginkortasunaren arloan, plan horiek gauzatzea adibideekin adierazteko ekintzen barruan burutu da. Eusko Jaurlaritzaren mendeko arlo publikoaren esparruan EEE Taldeak gauzatutako energia-aurrezpena eta energia-eraginkortasuna hobetzeko EEEren eta Eusko Jaurlaritzaren artean Lankidetzako Esparru Hitzarmenaren barruan Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia eta Meategien Zuzendaritzak sustatu ditu ekintza horiek.

Laugarrena.- Euskadiko hiru Lurralde Historikoetako ikastetxe jakinetan energia berriztagarrien erabilera eta/edo energia-eraginkortasuna hobetzeko proiektuak gauzatuz, Energia Eraginkortasun eta Kudeaketa Plan horietan antzemandako lanen zati bat hasteko funtsak daudela.

Bosgarrena.- EEE Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dela. Bere zereginen artean daude energiaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko jarduerak planifikatu, koordinatu eta kontrolatzea. Energia berriztagarrien erabileran eta energia-eraginkortasunaren esparruan esperientzia zabala du.

Seigarrena.- Aldeen nahia dela Energia Eraginkortasun eta Kudeaketa Planen esparruan instalazio horien energia berriztagarrien erabilera eta energiako eraginkortasuna hobetzeko beharrezko proiektuak gauzatzen laguntzea. Era horretan, alde bakoitzak bere gain hartutako obligazioek konponketak egingo dituzten ikastetxeen energia-baldintzak hobetzen lagunduko dute.

Helburu horrekin, esku hartzen duten aldeek, bat eginda, Lankidetza Hitzarmeneko dokumentu hau formalizatuko dute ondorengo klausulak kontuan hartuta:

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Xedea.

Hitzarmen honen xede da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta EEEren arteko lankidetza-esparrua finkatzea, Energia Eraginkortasun eta Kudeaketa Planaren esparruan 25 ikastetxetako energia-instalazioetan (aurrerantzean «Energia Instalazioak») energia berriztagarrien erabilera eta energia-eraginkortasuna hobetzeko behar diren proiektuak gauzatzeko. Horretarako, Aldeek ondorengo klausuletan zehaztuko diren baliabide pertsonal eta materialak bateratuko dituzte eta ikastetxe horiek energiaren arloan instalazio eraginkorrak izan ditzaten elkarrekin jardungo dute.

Proiektuak gauzatuko diren ikastetxeen zerrenda Lankidetza Hitzarmen honetako II. eranskinean aurkituko dugu.

Bigarrena.- Aldeen betebeharrak.

Aldeek Energia Instalazioak hobetzeko Hitzarmen honetan ezarritako baliabide teknikoak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak jartzeko konpromisoa hartzen dute, bai eta helburu hori erdiesteko alde bakoitzaren ekintzak besteenarekin koordinatzeko eta elkarlanean aritzeko ere.

Hirugarrena.- EEE-ren betebeharrak.

Energia Instalazioak hobetzeko EEEren laguntza honako betebehar hauek onartuta gauzatuko da:

1.- Arlo Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen arabera eta etengabe EEEren Kontratazio Prozedura eta arlo honetan duen jarduteko irizpideak jarraituz, II. eranskinean adierazitako 25 ikastetxeetan Energia Instalazioak hobetzeko beharrezko proiektuak gauzatzeko lanak kontratatzea. Horretarako, beste hainbat ekintzen artean, honako lan hauek egin beharko dituzte: lau galdara berritu, hauek aldatu, berokuntzako instalazioetan eta euren banaketa-zirkuituetan hobekuntzak egin, bero-emisoreak ordezkatu, erregai-mota aldatu, ur bero sanitarioa produzitzeko sistema eguneratu eta hobetu, erregulazio- eta kontrol-sistema zentralizatua jarri, koadro elektrikoak aldatu, leihoak kendu eta termikoki hobeak jarri eta, hala badagokio, energia berriztagarriak eranstea.

2.- Administrazio-izapidetzeak eurek egitea eta energiako instalazioak hobetu eta berritzeko behar diren baimenak eurek eskuratzea, edo lan horiek egiteko norbait kontratatzea.

3.- Aurreko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako betebeharrak gauzatzeko behar diren lehiaketa publikoak bideratzea, aplika daitekeen kontratazio-erregimenarekin bat etorrita. Horretarako, gutxienez, honako hau egin beharko dute:

- Lehiaketako orriak prestatzea.

- Eskaintzak baloratzea eta kontratuak esleitzea.

- Proiektuak administratiboki bideratzeko behar den dokumentazioa prestatzea (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren zein energia edo beste edozeinen enpresa hornitzaileren aurreko izapidetzeak), eta dagozkien udaletan beharrezko obra-lizentziak eskatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean.

- Ekintzen, instalazioen funtzionamenduaren eta hornitzaileei egin beharreko ordainketen jarraipena eta kontrola egitea.

- Obra-amaierako dokumentazioa egitea.

4.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari entregatzea egindako lan guztiei dagokien dokumentazio teknikoa, energia-instalazio bakoitza martxan jartzea egiaztatzen duten dokumentuak eta egindako inbertsioak justifikatzen duten dokumentuak, fakturak edo dokumentu baliokideak aurkeztuta.

Laugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak energia-instalazioak berritzeko eskainitako laguntza honako betebehar hauek bere gain hartuta gauzatuko da:

1.- Aukeratutako ikastetxeei buruz behar duen informazio guztia eskaintzea EEEri, bai eta bertan sartzeko behar duen guztia ere.

2.- Aurreko klausulan aipatutako baimenak bideratzeko behar duen laguntza eskaintzea EEEri.

3.- Dagozkien udalei obra-lizentziak ordaintzea, bai eta jarduerako aurretiko lizentziak eskuratzea ere, beharrezkoak badira.

4.- Energia Instalazioen proiektuak gauzatzeko jarduera guztien jarraipena eta gainbegiratzea egitea.

5.- Jarraipen Batzordearen eskutik, aurreko klausulan aipatu diren EEEk bete behar dituen zeregin guztiei buruzko erabakietan aktiboki eta derrigorrez parte hartzea.

Bosgarrena.- Finantziazioa eta ordainketa.

Hitzarmen hau gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 3.000.000 euro (hiru milioi euro) ditu. Kopuru hori 11.1.1.03.01.0101.4.622.81.42221.001 L kontusailaren kargura finantzatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko Aurrekontuaren Ezohiko Plana ikastetxetan energia-eraginkortasuna hobetzeko lanetarako bideratuta. 3.000.000 euroko kreditua 2011ko aurrekontuan sartu da.

EEEri ordainduko diote, erakunde honek egindako lanen ziurtagirien edo fakturen kopia, lan horien zerrenda lurraldeka eta ikastetxeka ordenatuta aurkeztu ondoren. Ez da beharrezkoa lan horiek aurretik ordainduta egotea.

Seigarrena.- Gauzatze epea.

Energia Instalazioak berritzeko lanak 2011ko abenduaren 31 baino lehen amaitu behar dira, betiere EEEren baliabideen erabilgarritasunak lanak epe horretan gauzatzea ahalbidetzen badu. Bestela, EEEk lanak egin ahal izateko behar den denboran luzatuko da epea.

Dena den, lan bakoitzaren eskaintzen eta esleipenen erritmoa EEEk langileak -teknikariak zein administrariak - erabiltzeko duen aukerara egokituko da.

Zazpigarrena.- Instalazioen jabetza.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra izango da Energia Instalazioen jabe.

Zortzigarrena.- Jarraipen batzordea.

Lankidetza Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea sortzen da. Batzordea lau kidek osatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko bi ordezkarik eta EEEko beste bik. Pertsona horiek alde bakoitzak izendatuko ditu honako zeregin hauek betetzeko:

1.- Esku hartzen duten aldeen jarduerak koordinatzea, bakoitzak hartutako konpromisoak behar bezala bete ahal izateko eta elkarri informazioa helarazteko irizpideak eta moduak zehaztuta.

2.- Lanak burutzen ari direnean sor daitezkeen interpretazio- eta gauzatze-arazoak konpontzea.

3.- Orokorrean, Lankidetza Hitzarmenarekin lotuta sinatzen duten aldeek eskatzen dizkioten alderdiei buruz informatzea eta koordinatzea.

Bere zereginak betetzeko, Jarraipen Batzordeak bi hiletik behin ohiko bilkurak egingo ditu, Energia Instalazio berriak abian jarri arte. Ohikoez gain, elkarlanak irauten duen bitartean ezohiko bilkurak egin ahal izango ditu Jarraipen Batzordeak, bidezko arrazoiak daudenean bertako edozein kidek biltzeko eskatzen duenean.

Batzordearen Lehendakari eta Idazkari gisa jardungo du bi aldeen ordezkarietako batek. Erabakiak bilera bakoitzean ordezkatuta dauden botoen gehiengo bidez hartuko dira, eta batzorde honetako lehendakaritzak boto ebazlea izango du.

Jarraipen Batzorderako Hitzarmen honetan berariaz aurreikusten ez diren alderdietan, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan araututako taldeko organoen erregimena aplikatuko da.

Bederatzigarrena.- Lankidetza Hitzarmenaren Interpretazioa eta Erregimena.

Hitzarmen honek izaera administratiboa du, eta Herri Administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakizkiekeen antolamendu juridiko eta administratibo bidez interpretatu eta garatzen da.

Sor daitezkeen interpretazio-arazoak, ahal izanez gero, Jarraipen Batzordeak ebatziko ditu, zortzigarren klausulan aipatutakoa jarraituta. Hori ezinezkoa balitz, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 8.3. artikuluan xedatutakoa beteko da.

Hamargarrena.- Lankidetza Hitzarmenaren ondorioak eta iraupena.

Lankidetza Hitzarmenak ez du esku hartzen duten aldeen eskuduntzei uko egitea edo aldatzea suposatuko. Aldeek hitzarmen horren arabera hartzen dituzten konpromisoei lotutako erantzukizunak baino ez dituzte euren gain hartzen.

Lankidetza Hitzarmena sinatzen den unetik egongo da indarrean, eta lehen klausulan deskribatutako obrak abian jarri eta erabat amaitu arte balioko du.

Hitzarmen hau ez da luzatuko ez eta zabalduko ere, aurrekontu handiagoa erabiltzeko aukera egon arren.

Bi aldeetako batek onartutako konpromisoak betetzen ez baditu, beste aldeak konpromisoak erabat betetzeko exijitu edo hitzarmena deusezteko eskubidea izango du. Hitzarmena deuseztuz gero, aldeek erabakiko dute gauzatzen ari diren lanak eta gauzatzeko dauden bestelako konpromisoak nola finantzatu eta ordaindu.

Eta adierazitakoarekin bat datozela egiaztatzeko, bertaratuek ale bitan sinatzen dute goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Energiaren Euskal Erakundeko lehendakaria,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

I. ERANSKINA

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN MENDEKO IKASTETXEETAN ENERGIA HOBEKUNTZAK - BIGARREN FASEA. 2011. urtea

LANEKO PLANA

1.- Aurrekariak.

1.1.- Energiaren Euskal Erakundea (aurrerantzean, EEE) Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da. Hona hemen bere zereginak:

- Euskadiko Energia Estrategiak proposatzea, hornikuntza, kostuen lehiakortasuna eta iraunkortasuneko berme-irizpideak kontuan hartuta.

- Bere garapenean parte hartu eta bertan definitutako helburuak gauzatzen laguntzea.

Horretarako Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari zerbitzua eskaintzen dio energia eta baliabide geologiko eta meatzaritzakoen arloetan, enpresak eta erakundeak inplikatu eta dinamizatuz jardunak garatzen ditu, eta gizartean bere estrategiak zuzentzen dituzten irizpideak eta balioak zabaltzen ditu.

EEEren jarduteko ahalmena pertsonen kualifikazio teknikoan, konpromisoan eta gidaritzan oinarritzen du, bai eta bere baliabideen plangintza eta kudeaketa eraginkorrean ere.

1.2.- 2001. urtean Eusko Jaurlaritzak eta EEEk Lankidetzarako Esparru Hitzarmen bat sinatu zuten Eusko Jaurlaritzaren mendeko arlo publikoaren esparruan energia-aurrezpena eta eraginkortasuna hobetzeko. Urtero gauzatutako ekintzen artean zeuden euskal administrazioaren jabetzako eraikinetan energiari buruzko azterlan integralak egitea.

1.3.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak (aurrerantzean, Hezkuntza Saila) ikastetxe gisa erabiltzen diren eraikin asko ditu. Eraikin horietako askotan berokuntza, ur bero sanitarioa ekoizteko, energia-hornidurako instalazioak -elektrikoak, erregaienak, kristalen itxiturak, eta abar- zahartuta daude eta berritu egin behar dira.

Ekipo eta sistema horiek berritzen hasteko, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan banatutako bigarren hezkuntzako ikastetxeen eraikinetan instalazioen egoera zehaztuko luketen azterketak egin behar ziren. Helburu horretarako EJ-EEE hitzarmenaren urteko Jardun Planen barruan Energia Eraginkortasun eta Kudeaketa Plan bat egiteko komenigarritasuna ikusi zuten ikastetxeak aztertu eta ebaluatzeko.

Plan hori azken urteetan gauzatu da, eta 78 ikastetxetan dagozkien azterketak egin dituzte.

Azterketa horietan oinarrituta eta «+Euskadi09» planaren bitartez, obren lehen fasea burutu dute. Bertan hiru lurraldetako institututako 17 instalazio berritu dituzte. Obrak dagoeneko amaituta daude.

1.4.- Hezkuntza Sailak 3 milioi euroko aurrekontuko partida du 2011. urtean garatu beharreko Energia Eraginkortasun eta Kudeaketa Plana betetzeko bigarren fasean aurreikusitako lanak egiteko.

Proiektu eta obra horiek Bigarren Hezkuntzako 25 institututan egingo dituzte: 5 Araban, 11 Bizkaian eta 9 Gipuzkoan.

2.- Xedea.

2011ko Energia Eraginkortasun eta Kudeaketa Planaren bigarren faseari dagokion Laneko Plan honen xede da, alde batetik, EEEk eta Hezkuntza Sailak egingo dituzten beharrezko lanak finkatzea eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dauden ikastetxetan energia-arloko hobekuntza-lanak betetzeko aurreikusitako kronograma ezartzea.

3.- Irismena.

Lanak honako fase hauen arabera garatuko dira:

- Proiektuen fasea:

Lanak behar bezala gauzatzeko ezinbestekoa den fase honetan sartuko dira ikastetxeen aukeraketa eta energia-arloko hobekuntza-lanen helburutik hasi (Hezkuntza Sailak jada egin du, laneko plan honen A eranskinean ikus daitekeen moduan) eta proiektu zehatzen kontratazioa (EEE arduratuko da) eta Segurtasun eta Osasuneko oinarrizko azterlanak egitera heldu arte.

Honako lan hauek egingo dituzte:

- Lehentasuna izango duten ikastetxeak eta obrak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak adieraziko ditu, eurek finkatutako irizpideak, edo instalazioen egoera eta abar kontuan hartuta sor daitezkeen irizpideak kontuan hartuta.

- Proiektu espezifikoak lantzea: EEEk proiektu espezifikoak lantzea kontratatuko du.

Fase honetan datuak bildu, instalazioen irizpideak finkatu, premiak adierazi, espazio eta tarte teknikoak finkatu eta abar egingo dituzte. Era berean, erabili beharreko materialen kalitateak eta proiektuak behar bezala definitzeko eragina izango duen edozein alderdi finkatuko dute. Fase hau Hezkuntza Sailak izendatutako dagokion arduradun edo teknikariaren laguntzarekin garatuko da.

Kontratatutako proiektuek dagozkien gauzatze-obrak kontratatzeko balioko duten atal guztiak bilduko dituzte: memoriak, justifikatzeko kalkuluak, baldintza tekniko eta orokorren orriak, zehaztapenak, kontusailen eta aurrekontuaren definizioa, gauzatze-planoak eta Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Azterlana.

- Obrak kontratatzeko fasea:

Obrak EEEk kontratatuko ditu, aurreikusitako zenbatekoak eta kontratatzeko barne-arauak kontuan hartuta.

Kasu guztietan eskaintzak Administrazio Klausula Zehatzen Orrian eta ikastetxe bakoitzari dagozkion Proiektu Teknikoan oinarrituko dira. Bestalde, lanak irakaskuntza-jarduerarekin bateragarriak izateko moduan gauzatuko dira.

Eskaintzak jasota, proiektu-ingeniaritzak alderatzeko taula teknikoa osatuko du obra esleitu ahal izateko.

Obren enpresa esleipendunak EEEren hornitzaileen erregistroan agertu beharko du.

Era berean, enpresa esleipendunak honako obligazio hauek izango ditu: administrazioko izapidetze guztiak formalizatzeko eta obrak egiteko behar diren baimen guztiak lortzeko, eraikina edo erabiliko duen eraikin horren zatia eta bertan dauden instalazioak obrak egiteko baimendu zitzaion helbururako bakarrik erabiltzeko obra horiek irauten duten bitartean. Eraikinean, instalazioetan edo erabiltzea baimendu dioten edozein elementutan kalteak eta puskatzeak enpresa esleipendunak ordaindu beharko ditu.

● Obrak gauzatzeko fasea:

Azken fase honetan ondorengo lan hauek sartuko dira:

- Segurtasun-plana: Enpresa esleipendunak segurtasun-plana lantzea, segurtasuneko koordinatzailea izendatzea eta aurreko plana onartzea.

- Obra gauzatzeko zuzendaritza teknikoa: EEEk kontratatuko duen obrako zuzendaritza teknikoak honako ardura hau izango du: Zuinketa, bidezkoa bada, eta zuinketa-akta osatzea, instalazioa aldizka bisitatzea, bitarteko txostenak lantzea eta, bidezkoa bada, azterketa zehatzak egitean bertan egotea.

- Obrak jabetzari entregatzea: Azkenik, obren azken dokumentazioa Jabetzari entregatuko diote. Jabetza beti Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra izango da.

4.- Jarraipen batzordea.

Hezkuntza Saileko bi ordezkariz eta EEEko beste bi ordezkariz ostatutako Jarraipen Batzordea sortuko da honako funtzio hauek betetzeko:

- Laneko planaren helburuen garapena kontrolatu eta bere jarraipena egiteko.

- Esku hartzen duten aldeen jarduerak koordinatzea, aurreikusitako helburuak behar bezala bete ahal izateko eta elkarri informazioa helarazteko irizpideak eta moduak zehaztuta.

- Lanak burutzen ari direnean sor daitezkeen interpretazio- eta gauzatze-arazoak konpontzea.

- Orokorrean, laneko plana gauzatzearekin lotuta bi aldeek eskatzen dizkioten alderdiei buruz informatzea eta koordinatzea.

Bere zereginak betetzeko, Jarraipen Batzordeak bi hiletik behin ohiko bilkurak egingo ditu, Instalazio berriak abian jarri arte eta batzordea osatzen duten kideek aho batez hartuko dituzte erabakiak.

Ohikoez gain, laneko plan honek irauten duen bitartean ezohiko bilkurak egin ahal izango ditu Jarraipen Batzordeak, bidezko arrazoiak daudenean bertako edozein aldek biltzeko eskatzen duenean.

5.- Lan egitamua.

Ondoren, aurreikusitako lan-egitamua ikusiko dugu.

LAN EGITAMUA

Kontzeptua 11ko urt. 11ko ots. 11ko mar. 11ko api. 11ko mai. 11ko eka. 11ko uzt. 11ko abu. 11ko ira. 11ko urr. 11ko aza. 11ko abe.

Obrako xedeak eta ikastetxeak lehenestea

Proiektu espezifikoak lantzea

Obren kontratazioa

Obrak egitea (*)

Obrak entregatzea

(*) Hitzarmeneko VI. klausularen gainean

II. ERANSKINA

ENERGIA ERAGINKORTASUN ETA KUDEAKETA PLANA - 2011. URTEKO BIGARREN FASEA

IKASTETXEEN ZERRENDA

Aurrekontuaren kalkulua honako atal hauek barne hartuta: onartutako proiektua egitea, segurtasun eta osasuneko oinarrizko azterketa, segurtasun-plana, obra-lizentzia izapidetzea, obra-zuzendaritza, obrak egitea eta obra-amaierako dokumentazioa.

ARABA

Ikastetxea Udalerria Hezkuntza Sailaren aurreikuspena Zenbatekoa (eurotan)

IES Miguel de Unamuno BHI (1 y 2) Vitoria-Gasteiz 107.880

IES Los Herrán BHI Vitoria-Gasteiz 149.874

IES Aniturri BHI Agurain 79.370

IES Samaniego BHI Laguardia 88.373

IES Ekialdea BHI (2) Vitoria-Gasteiz 97.450

GUZTIRA 522.947

GIPUZKOA

Ikastetxea Udalerria Hezkuntza Sailaren aurreikuspena Zenbatekoa (eurotan)

IES Hernani BHI Hernani 222.150

IES Plaiaundi BHI Irun 180.960

IES Txindoki BHI Beasain 114.850

IES JM Iparraguirre BHI Urretxu 100.930

IES Xabier Zubiri-Manteo BHI Donostia-San Sebastián 117.160

IES Koldo Mitxelena BHI Errenteria 86.420

IES Lizardi BHI Zarautz 52.442

IES Leizaran BHI Andoain 44.670

IES Usurbil Usurbil 65.272

GUZTIRA 984.854

BIZKAIA

Ikastetxea Udalerria Hezkuntza Sailaren aurreikuspena Zenbatekoa (eurotan)

IEFPS Elorrieta-Erreka Mari GLHBI Bilbao 101.414

IES Emilio Campuzano BHI Bilbao 211.191

IES Ategorri BHI Erandio 161.820

IES Saturnino de la Peña BHI Sestao 130.500

IES Urritxe BHI Amorebieta-Etxano 153.700

IEFPS Fadura GLHBI Getxo 78.300

IES Ibarrekolanda BHI Bilbao 100.814

IES Minas BHI Barakaldo 111.437

IES Txurdinaga BHI Bilbao 186.190

IEFPS San Jorge GLHBI Santurtzi 95.862

IES Aixerrota BHI Getxo 160.971

GUZTIRA 1.492.199

ARABA 522.947 euro (5 institutu)

GIPUZKOA 984.854 euro (9 institutu)

BIZKAIA 1.492.199 euro (11 institutu)

GUZTIRA 3.000.000 euro (25 institutu)

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MAIATZAREN 3AN EMANDAKO 22/2011 EBAZPENAREN xii. ERANSKINA

ZUMAIAKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA. LANKIDETZA-HITZARMEN HORREK ZUMAIAKO UDALAREN ETXEBIZITZA SUSTAPENAK ETXEBIDEKO ETXEBIZITZA ESKATZAILEEN ERREGISTROA ERABILIZ ESLEITZEA DU XEDE

Zumaian, 2011ko martxoaren 1ean.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola Lopez jauna.

Eta bestetik, Iñaki Agirrezabalaga Alkorta, Zumaiako alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehena, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean Lankidetza Hitzarmen hau sinatzeko baimena ematen dion Gobernu Kontseiluaren akordio bidez.

Eta bigarrena, Zumaiako alkate-udalburu gisa, eta Zumaiako Udal Batzarrak, 2010eko apirilaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote lankidetza hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau

AZALDU DUTE:

Lehenengoa.- Bi administrazioen asmoa da herritarrei bideak erraztea erakundeek eskaintzen dituzten baliabideez baliatzeko, eta zerbitzuen arteko nahasmendua eta eskaintza bikoiztasunak galaraztea.

Bigarrena.- Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak arreta berezia eskaini die babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozesuei, betiere prozesuak publikotasunaren, lehia publikoaren eta gardentasunaren printzipioak errespetatzeko asmoz. Helburu horrekin zenbait xedapen prestatu dira, besteak beste, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Agindua. Helburu horrekin, baita ere, eratu da eta gaur egun kudeatzen da Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek etxebizitza babestua eskuratu ahal izan dezaten.

Hirugarrena.- Horretarako, eta beti ere administrazioetako bakoitzak dituen eskumenen norainokoak errespetatuz, honako hau

HITZARTU DUTE:

Lehenengoa.- Erregistroan alta eta baja ematea.

Eskabide bati Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko baldintzak, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen 2008ko apirilaren 16koa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren 3.1 artikuluan jasotzen direnak izango dira, edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenak jasotakoak.

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja emateko arrazoiak aipaturiko Agindu horretako 4 artikuluan jasotzen direnak izango dira, edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenak jasotakoak.

Zumaiako Udalak sustatutako esleipen prozeduretan ematen diren uko egiteak, Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan jasoko dira eta aipatu dugun aginduan jasotzen diren ondorioak izango ditu.

Bigarrena.- Etxebizitza eskatzeko prozedurak.

Etxebizitza eskatzeko prozedurak erraztea. Horretarako, eskatzaileen datuak Etxebide-Babestutako Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan kudeatuko dira, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailetik, horren erakunde laguntzaileetatik edo Zumaiako Udaletik jasotako datuak bilduta. Etxebizitza eskatzeko Etxebidek onartutako inprimakia erabiliko da toki guztietan.

Eskabide-orriak, agiriak, eskabideari egin dakizkioken aldaketak eta oro har Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroarekin lotura izan dezakeen ezein dokumentu Zumaiako Udaleko bulegoetan aurkezteak, dokumentuak Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan aurkezteak duen eragin berbera izango du. Dokumentuak gorago aipatu erregistrora bidaliko dira, bideratuak izan daitezen.

Hirugarrena.- Etxebizitza berrien esleitzea.

Zumaiako Udalak bultzatutako sustapenetan, esleipendunak Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko informazioa baliatuz aukeratuko dira, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko agindua edo aipatu agindua ordezkatu edo garatuko duen araudian ezarritako prozedura aintzat harturik.

Zumaiako Udalak ahal bezain laster esleipendunen zerrenda, uko egiteak eta Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa eguneratuta edukitzeko baliogarria izan daitekeen beste edozein informazio igorriko dio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari, aipatu erregistroa eguneratuta izateko.

Laugarrena.- Autonomia.

Uneoro errespetatzea erakunde bakoitzaren autonomia; hortaz, zeinek bere identitateari eutsiko dio eskatzaileei nahiz esleipendunei igortzen dizkion eskutitzetan eta, baita bideratzen dituen informazio prozeduretan ere.

Bosgarrena.- Jarraipen batzordea.

Hitzarmen honen jarraipen batzordea eratuko da, eta hitzarmenkideek izendatuko dituzte kideak; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saileko bi ordezkari eta Zumaiako Udaleko beste bi. Jarraipen batzordeak hurrengo eginkizunak izango ditu:

a) Hitzarmen honetan ezarritako konpromisoak behar bezala betetzen direla begiratzea, informazioa elkarri ematea eta konpromisoak zuzen betetzea bideratzeko irizpideak eta moduak finkatzea.

b) Kasu bakoitzean behar diren izapideak azkar betetzeari traba egiten dioten oztopoak kentzen laguntzea.

c) Hitzarmena ulertu eta betetzerakoan sor litezkeen arazoak konpontzen ahalegintzea.

d) Hitzarmen hau osatzeko itun edo protokolo bereziak sinatzeko proposamenak egitea dagokionari.

Hitzarmenak bere baitan hartzen dituen jarduerak bide onetik eramateko behar bestetan bilduko da batzordea, eta kide anitzeko organoentzako ezarri den araubidea aplikatuko zaio; hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan arautzen dena.

Seigarrena.- Indarraldia eta amaitzea.

Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, sinatzen den egunetik aurrera. Epe hori urte beteka luzatuko da berez, hitzarmena izenpetu duten administrazioetako batek hitzarmenaren amaiera berariaz iragartzen ez baldin badu amaitu baino gutxienez bi hilabete lehenago.

Hitzarmenaren indarraldia amaitutzat emango da halaber:

a) Administrazio partehartzaileen adostasunez, eta

b) Horietako baten alde bateko erabakiz, egiaztatzen baldin bada beste aldeak ez dituela bete hartutako betebeharrak.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Zumaiako alkate-udalburua,

IÑAKI AGIRREZABALAGA ALKORTA.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MAIATZAREN 10EAN EMANDAKO 22/2011 EBAZPENAREN xiii. ERANSKINA

SUSTAPEN MINISTERIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO LANKIDETZA PROTOKOLOA, MERKANTZIEN TRENBIDEZKO GARRAIOA BULTZATZEKO PLAN ESTRATEGIKOKO MERKANTZIEN OINARRIZKO SAREAREN BAITAKO TERMINAL LOGISTIKO INTERMODALAK GARATZEKO

Madril, 2011ko maiatzaren 4a.

HAUEK BATZARTU DIRA:

José Blanco López jauna, Sustapen ministroa, zeinek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko hamahirugarren xedapen gehigarriari 4/1999 Legeak emandako idazketan xedatutakoaren arabera baitihardu.

Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua den aldetik

Bildutakoek elkarri onartzen diote euren administrazioen izenean Protokolo hau sinatzeko behar duten ahalmena eta, horren ondorioz

HAU ADIERAZI DUTE:

I.- Sustapen Ministerioaren helburu nagusien artean, hura Estatu eskumeneko azpiegituren eta garraioen arduraduna izanda, merkantzien trenbidezko garraioa eta intermodalitatearen garapena daudela, horrela garraio sistema orekatu eta iraunkorragoa lortzeko.

II.- Politika hori garatzeko, Ministerio horrek Espainian Merkantzien Trenbidezko Garraioa Bultzatzeko Plan Estrategikoa (PEITFM) garatu duela, eta autonomia erkidegoei 2010eko irailaren 14an egindako Batzar Sektorialean aurkeztu zitzaiela.

III.- Planaren baitan Merkantzien Oinarrizko Sare bat ezarri dela eta haren baitan, autonomia erkidego bakoitzean terminal logistiko intermodalak sartu direla, trenbidea kate logistikoan erabat sartzeko helburuz.

Terminal intermodal berri horiek garraioari balio erantsia sortzeko ahalmena duten benetako gune logistikoak izateko pentsatuko dira, eta arreta berezia emango diete bide eta trenbide sarbideei eta barruko diseinuari, behar ez diren maniobrak eta kostu operatiboak murrizteko.

IV.- Planaren garapena, eta bereziki terminal logistiko intermodal horien zehaztapena, autonomia erkidegoen artean koordinatuta eta sektoreari lotuta dauden eragile ekonomiko eta sozialei parte hartzea emanez egin direla.

Egungo eskumen banaketa dela-eta, lankidetza horri jarraitu behar zaiola terminalen bideragarritasun logistiko eta ekonomikoa ebaluatzeko behar diren azterketak egiteko eta, hala balegokio, haiek garatzeko kudeaketa eta sustapen biderik egokienak erabakitzeko.

V.- Euskal Autonomia Erkidegoa, lurralde antolamenduari eta hirigintzari eta jatorria eta helmuga autonomia erkidegoko esparruan dituzten merkantzien lurreko garraioari buruzko eskumenen arabera, bat datorrela arestian aipatutako oinarriekin, eta beharrezkotzat jotzen duela bere lurraldean kokatutako terminal logistiko intermodalen garapenean lankidetzan jardutea.

Jarduketak batera garatzeko Protokolo hau sinatzeko premia eta egokitasuna adostuta, alderdiek

HAU ERABAKI DUTE:

Lehenengoa.- Protokolo honen helburua Sustapen Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren artean behar den lankidetza bideratzea da, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, Espainian Merkantzien Trenbidezko Garraioa Bultzatzeko Plan Estrategikoko merkantzien oinarrizko sarearen baitako terminal logistiko intermodalak garatzeko.

Planean Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan eta, beraz, Protokoloan sartutako terminalak honakoak dira: Jundiz eta Lezo.

Bigarrena.- Terminal bakoitzerako, Sustapen Ministerioak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak behar diren azterketak egin beharko dituzte haien bideragarritasun logistiko eta ekonomikoa ebaluatzeko eta, beharrezkoa balitz, sustapen eta kudeaketa eredurik egokiena zehazteko.

Terminalen sustapena eta kudeaketa, ahal dela, parte hartze publiko eta pribatuko eskemen bidez egingo da.

Hirugarrena.- Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak terminalak lurraldean eta hiri barruan txertatzeari buruzko azterketak eta merkatu logistikoari buruzkoak egiteko ardura izango du.

Lan horiek Sustapen Ministerioaren eskura jarriko dira, Protokoloa sinatzen denetik sei hilabete igaro baino lehenago, hark nazio lurralde osorako proiektua epeka eta bateratuta garatu ahal izan dezan. Lan horiek abiapuntu hartuta, eta Protokoloa bukatzeko eguna baino lehenago, Sustapen Ministerioak terminalen bideragarritasun ekonomikoaren azterketa egingo du eta azterketa hori Eusko Jaurlaritzaren eskura jarriko du, eta hala balegokio, haiek sustatu eta kudeatzeko eta trenbide eta logistikari dagokienez diseinu funtzional ahalik eta eraginkorrena izateko bideak proposatuko ditu.

Azterketak koordinatzea laugarren klausulan aipatutako Batzorde Teknikoaren ardura izango da.

Laugarrena.- Behar diren ahalmenak hartzeko eta esku hartzen duten alderdiek hartutako betebeharrak betetzen direla zaintzeko ondorioetarako, eta Protokolo honetan jasotako betebeharrak garaiz garatzeko, Jarraipen Batzordea sortuko da. Batzordea Sustapen Ministerioaren hiru ordezkarik eta Euskal Autonomia Erkidegoaren hiru ordezkarik osatuko dute.

Jarraipen Batzordearen buru Sustapen Ministerioaren ordezkarietako batek jardungo du.

Batzordeak, erakunde bakoitzari eta, zehazki, Kontratazio Erakundeari, dagozkien eskumenak kaltetu gabe, honako eginkizunak egingo ditu bere:

a) Alderdi biek sustatutako azterlanen eskaintza egiteko behar diren orrietako klausula teknikoak erabakitzea.

b) Protokolo honetan sartutako jarduketen jarraipena egitea.

c) Hala balegokio, azterlanak egiteko behar diren epeak aztertzea eta betetzen direla zaintzea.

d) Azterlanen edukiaren berri ematea.

e) Azterlanak egiteko eta Protokoloaren helburuak lortzeko beharrezko eta egokitzat jotzen diren ekintza guztiak garatzeko behar den koordinazioa bultzatzea.

f) Protokoloa interpretatzeko eta betetzeko sor litezkeen arazoak konpontzea.

g) Azterlanen emaitzaren arabera, terminalei dagozkien jarduketak garatzen jarraitzeko behar diren hitzarmenak sinatzea proposatzea.

Batzordea Protokolo hau sinatzen den egunetik lehenengo hilabetea amaitu aurretik eratuko da. Batzordekideak, edo haien ordezkariak, alderdi bietako batek eskatzen duenean eta, edonola ere, gutxienez hiru hilean behin bilduko dira. Behar diren akordioak kide guztien adostasunez hartuko dira.

Batzorde horretan, begirale, hitzarekin baina botorik gabe, eta alderdiek adostuta, terminalak kokatzen diren udalerrietako udal ordezkariak batu ahalko dira, haiei dagozkien gaietarako, baita dauzkan eginkizunak betetzeko komenigarritzat jotzen diren teknikariak ere.

Jarraipen Batzordeak horretarako izendatutako Batzorde Tekniko baten esku utzi ahalko ditu Protokolo honetan jasotako azterlanak egiteko alderdi teknikoen azterketa eta koordinazioa, eta beretzat gordeko du, edonola ere, haiei buruzko azken erabakia.

Bosgarrena.- Protokolo honetan sartutako erabakiak, beharrezkoa izanez gero, esku hartzen duten erakundeen artean sinatutako hitzarmenen bidez garatuko dira, dagokion izapidea egin ondoren.

Seigarrena.- Protokolo honen iraupena urtebetekoa izango da, sinatzen den egunetik, eta adierazi gabe beste urtebetez luza daiteke.

Zazpigarrena.- Protokolo hau sinatu duten alderdiek adostuta suntsiaraz daiteke.

Arestiko akordioren bat ez betetzea Protokoloa suntsiarazteko zioa izango da, edozein alderdik idatzizko jakinarazpen egiaztagarri baten bidez gutxienez hilabete lehenagoko epean denuntziatu ondoren.

Eta, arestiko guztiarekin ados daudela egiaztatzeko, Protokolo hau hasieran adierazitako leku eta egunean sinatu dute.

Sustapeneko ministroa,

JOSÉ BLANCO LÓPEZ

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza,

Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala