Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2011ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3013

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 7koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2008ko enplegu publikoaren eskaintzako administrarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrendetan –aurkeztutako errekurtso administratiboen ebazpenak direla eta– egindako aldaketak, eta hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak aditzera ematen dituena.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2010eko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren, 2008. urteko lan-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetarako.

Administrarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan, azken kalifikazioen behin betiko zerrenda eta eskainitako lanpostuen zerrenda argitaratu egin dira. Halaber, eskainitako lanpostuei dagokienez, izangaiek lehentasunen hurrenkera adieraz dezaten deialdiak ezartzen duen epea iragan egin da.

Deialdiaren oinarrien 8.10 atalari jarraituz, hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin behineko zerrenda argitaratzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du; zerrenda honen aurka erreklamazioak aurkezteko hamar egun balioduneko epea ezarriz.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- 2008ko enplegu publikoaren eskaintzako Administrarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrendetan -aurkeztutako errekurtso administratiboen ebazpenak direla eta- egindako aldaketak adiera ematea. Aldaketa horiek Ebazpen honetako I. eranskinean azaltzen dira.

Bigarren artikulua.- 2008ko enplegu publikoaren eskaintzako administrarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak adiera ematea. Zerrenda horiek Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen dira.

Hirugarren artikulua.- Hautaketa-prozesuan hautatutakoen behin betiko zerrendak, 2011ko ekainaren 28an, argitaratuko dira, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan, bai www.ivap.euskadi.net/ope interneteko helbidean.

Laugarren artikulua.- Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea ezartzea. Epe hori, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunean hasiko da.

Bosgarren artikulua.- Ebazpen honen beste atalen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 7a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.

I. ERANSKINA

ADMINISTRARIEN KIDEGOA

Hautaketa-prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrendak, aurkeztutako errekurtso administratiboen ebazpenak direla eta egindako aldaketak sartuta.

Norbanako datu babesaren legedia betetzeko, eranskin hau ikusteko www.ivap.euskadi.net/ope interneteko helbideko BANAKO KONTSULTAK atalean sartu beharko du interesatuak, bere kode pertsonalaren bidez.

II. ERANSKINA

ADMINISTRARIEN KIDEGOA

Hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak

Norbanako datu babesaren legedia betetzeko, eranskin hau ikusteko www.ivap.euskadi.net/ope interneteko helbideko BANAKO KONTSULTAK atalean sartu beharko du interesatuak, bere kode pertsonalaren bidez.


Azterketa dokumentala