Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
2886

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko ahozko ikustaldirako zitazio-zedulari buruzkoa (Espedientea: 251/10).

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, ondokoa

Jakinarazten dut: Cretz Cargo SL enpresak eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik IGS Epsiolem SL enpresaren aurka bideratutako 251/10 espedientean, honako hau ebatzi dela: egin bekio zitazioa Epsiolem SL alderdi demandatuari ahozko ikustaldira azal dadin. Ikustaldia 2011ko ekainaren 14ko 10:30ean egingo da, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialean (Tolosa hiribidea 75, Donostia).

Epsiolem SL enpresari zitazioa legearen arabera egiteko, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2011ko maiatzaren 9a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala