Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2860

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Gabriela Chotro andrea «Psikobiologia» jakintza-arloan pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzea proposatzen duena, plaza hori betetzeko deialdia 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez egin baitzen (2010eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).

Errektorearen 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bitartez (2010eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), batzordea osatu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenak (2010eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) pertsonal ikertzaile doktore iraunkorren kidegoan dei eginiko plazen horniketa epaitzeko, berak eginiko proposamenarekin bat etorrita, honako lege-xedapen hauek betez: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren UPV/EHUko pertsonal irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzko martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua; pertsonal ikertzaile iraunkorra hautatu eta kontratatzeko Gobernu-Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an onartu eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratutako prozedura (azaroaren 26ko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri zaizkion arau orokorrak. Aurreikusita ez dagoenerako, ordea, kontuan hartuko da administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenetan ezarritakoa.

Errektorego honek Gabriela Chotro andrea (NAN-zenbakia: X2611328-T) Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzeko proposamena egiten du. Hauek dira kontratazioaren datuak: kodea: IDPTCL1 - D00227-1; jakintza-arloa: Psikobiologia; saila: Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena; ikastegia: Psikologia Fakultatea -Donostia; hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna; arduraldi-erregimena: osoa.

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko lehiaketaren deialdiaren 9. oinarrian zehaztutako dokumentazioa aurkezteko, Deialdi eta Lehiaketa Atalean. Epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da, kontratazioaren aurretik betiere.

Ebazpen honek amaiera jartzen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio-auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasiko dira.

Leioa, 2011ko apirilaren 18a.

Errektorea.

BO (2011-02-25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala