Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Kultura Saila
2854

IRAGARKIA, AISA ikasmateriala internet bidezko auto-ikaskuntza ereduetara egokitzeko zerbitzuak prozedura irekiz kontratatzeko dena (Espedientea: G11/233).

1.- Erakunde esleitzailea: Eusko Jaurlaritza.

a) Kontratua esleituko duen organoa: HABEren zuzendari nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: HABEko Kudeaketa Zerbitzua.

Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairuan, 20018 Donostia-San Sebastián.

2.- Kontratuaren helburua:

a) Helburuaren deskribapena: AISA ikasmateriala internet bidezko auto-ikaskuntza ereduetara egokitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoarekin bat etorriz (kanpoko kontratazioa).

d) Gauzatzeko gehiengo epea: 2012ko irailaren 30a.

3.- Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: esleitzeko hainbat irizpideri jarraituz:

- Formula bidez ebaluagarriak:

Prezioa: 50 puntu.

- Balio-judizio bidez ebaluagarriak:

Lan-egitasmoa: 20 puntu.

Ikuspegi funtzionala: 15 puntu.

Kalitate eta izaera teknikoko hobekuntzak: 10 puntu.

Kontratu honetako lan-taldearen gutxieneko ezaugarrietan hobekuntzak: 5 puntu.

Gutxienekoa: baztertuak izango dira balio-irizpideen atal honetan 30 puntu lortzen ez duten lehiakideak, 25 puntu lan-egitasmoa eta ikuspegi funtzionalaren baturatik etorri beharrekoak izanik.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Ehun mila (100.000) euro, BEZik gabe; ehun eta hamazortzi mila (118.000) euro, BEZa barne.

5.- Bermeak:

Behin-behinekoa: ez

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Agiriak eta argibideak:

a) HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a. 20018 Donostia-San Sebastián. Tel.: 943 02 26 00 - Fax: 943 02 26 01.

b) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2011ko ekainaren 8a.

7.- Kontratistaren betebeharrak: sailkapena.

Ez da eskatzen.

8.- Eskaintzak noiz eta nola aurkeztu:

a) Azken eguna: 2011ko ekainaren 14an, goizeko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan eta baldintza teknikoen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua: HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. 20018 Donostia-San Sebastián.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete eskaintza ekonomikoaren gutunazala irekitzen denetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea:

a) «C» gutunazalen irekiera.

Noiz: 2011ko ekainaren 27an, goizeko 12:00etan.

Non: HABEko kontratazio-mahaia. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. Donostia-San Sebastián.

b) «B» gutunazalen irekiera.

Noiz: 2011ko uztailaren 1ean, goizeko 12:00etan.

Non: HABEko kontratazio-mahaia. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. Donostia-San Sebastián.

10.- Bestelako argibideak:

Ikus berariazko klausula administratiboen plegua.

11.- Iragarpen gastuak:

Esleipendunaren kontura izango dira.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion//www.contratacion.info.

Donostia-San Sebastián, 2011ko maiatzaren 13a.

HABEko zuzendari nagusia,

IÑAKI URIBE BURGOA.


Azterketa dokumentala