Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
2848

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 11koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, 2011. urteko edizioko «Joxe Mari Korta» sariak ebatziko dituen epaimahaia izendatzekoa.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera (EHAA, 151. zk., 2009ko abuztuaren 10ekoa), Joxe Mari Korta sariak arautzen dituen 2011ko apirilaren 20ko Aginduak aldatu zuena, eta Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen 2011ko maiatzaren 18ko Ebazpena ikusita, 2011ko ekitaldiko deialdia argitaratu duena, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Epaimahaia izendatzea, honako kide hauek osatuta:

Lehendakaria:

Francisco Javier Garmendia Martínez jauna, Industria eta Energiako sailburuordea.

Bokalak:

Sailaren ordez:

1.- Pedro Gómez Damborenea jauna, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea.

2.- M. ª Pilar Zorrilla Calvo andrea, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

3.- Miren Maite Valmaseda Mocoroa andrea, Merkataritzako zuzendaria.

4.- Catalina Chamorro Silgado andrea, Nazioartekotzeko zuzendaria.

Confebasken ordez:

1.- Nuria López de Guereñu Ansola andrea, Confebaskeko idazkari nagusia.

2.- José M.ª Vázquez Eguskiza jauna, Cebek-eko burua.

3.- Juan José Azurmendi Inchausti jauna, SEAko burua.

4.- Ana Belén Juaristi Urdangarín andrea, Adegi eta Confebaskeko buruordea.

Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordez:

Andoitz Korta Zearreta.

Idazkaria:

Eduardo Ortiz de Arri Izarra.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta guztiok horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 11.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala