Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2845

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 30ekoa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketaren Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko eta Laguntza Judizialaren Kidegoko lanpostu hutsak betetzeko lan-poltsetan daudenen behin-behineko zerrenda onartzen duena.

2010eko azaroaren 9ko ebazpenaren bidez Auzitegiko Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketaren Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko eta Laguntza Judizialaren Kidegoko lanpostu hutsak betetzeko lan-poltsak eratu ziren, 2010eko irailaren 16ko Aginduak, Justizia eta Herri Administrazio Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan lanpostuak betetzeko denak emaniko eskumenaz baliatuz.

Lan-poltsa horietan daudenen behin-behineko zerrenda prestatu delarik, 2010eko irailaren 16ko Aginduko eta 2010ko azaaroaren 9ko Ebazpeneko 5. artikuluan ezarritakoa betez, honako hau

EBATZI DUT:

1.- Justizia Administrazioko auzitegiko medikuen kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketaren Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko eta Laguntza Judizialaren Kidegoko lanpostu hutsak betetzeko, bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda onartzea, eta zerrenda hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kudeaketa unitate teknikoetako (EAT) iragarki tauletan, justiziaren intranetean eta www.justizia.net eta web orrian argitaratu dadila agintzea.

2.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta behin-behineko zerrenda iragarki-taula horietan ezarri eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek hamar egun naturaleko epea izango dute, behin-behineko zerrendako datuei buruz erreklamazioren bat -behar bezala dokumentaturik- egiteko Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari.

3.- Lan-poltsak antolatu ahal izateko, eta 2010ko irailaren 16ko Aginduko 4.4 artikuluan ezarritakoa betez, berdinketak azkeneko lan-eskaintza publikoko alfabeto-hurrenkerari jarraituz ebatziko lirateke, «J» letratik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 30a.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,

ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala