Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
2834

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 12koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Pilar Vuelta Urarte andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Pilar Vuelta Urarte andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, administrazioan beste lanpostu bat beteko baitu; eskerrak ematen zaizkio egindako lanagatik. Lanpostuaren kodea: 520010; dotazioa: 27; DO maila: 18.a; berariazko osagarria: VI-A.

Bigarrena.- Kargu-uzte honek 2011ko maiatzaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 12a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala