Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2011ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Donostiako Teknologi Elkartegia SA
2703

IRAGARKIA, zerbitzu-kontratu bat prozedura irekiaren bidez esleitzeko lizitazioari dagokiona; zehazki, honako kontratu hau: Donostia-San Sebastiángo AIU «MZ.021 Miramon» sektorean, batetik, A2.1 enpresa-eraikinaren proiektua erredaktatu eta eraikin hori «giltza eskura» eran eraikitzea eta, bestetik, A2 partzelaren zati baten barne-urbanizazio osagarria gauzatzea.

Dokumentazioa: Donostiako Teknologi Elkartegiaren kontratatzaile-profilean eskura daiteke: www.miramon.es.

Kontsultak: Donostiako Teknologi Elkartegia SA. Atal Teknikoa. Mikeletegi pasealekua, 53. 20009 Donostia-San Sebastián. Tf.: 943 011 000.

Baldintza-pleguetan eskatutako gainerako agiriak eta eskaintzak aurkeztea:

Donostiako Teknologi Elkartegiaren egoitzan, 2011ko ekainaren 13ko 14:00ak arte.

Donostia-San Sebastián, 2011ko maiatzaren 3a.

Lehendakariordea,

JOSÉ MANUEL ITURRATE ANDECHAGA.


Azterketa dokumentala