Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2011ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
2695

EDIKTUA, 979/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 979/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Franquicia Latinoamericana Sabor Latino SLU.

Abokatua: Iñigo Andres Garcia Barcos.

Prokuradorea: Isabel Sofía Mardones Cubillo.

Demandatua: Javier Baranda Santamaria eta Wladimir Martins de Oliveira Apriglio.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horren gainean 2011ko martxoaren 31n epaia eman da eta bere epaitza honako hau da:

Baietsi egin dut, partez, Isabel Mardones Cubillo prokuradoreak Franquicia Latino Americana Sabor Latino SLUren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Javier Baranda Santamaría eta Wladimir Martins de Oliveira Apriglio jaunen aurkakoa. Horregatik, auzi-jartzaileari modu solidarioan honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: a) 34.095,55 euro; eta b) zenbateko horren (34.095,55 euro) legezko interesak, demanda aurkeztu zen egunetik aurrera sortutakoak; kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Wladimir Martins de Oliveira Apriglio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko apirilaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala