Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2011ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arrasateko Udala
2688

IRAGARKIA, 2011ko Lan Publikoen Eskaintzari buruzkoa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2011ko apirilaren 27ko 78. zenbakian, hauek argitaratzen dira: 2011ko Lan Publikoen Eskaintza eta oinarri-arauak, non jasotzen den zelako hautaketa prozesuak egingo diren, hornitzeko: Arrasateko Udaleko aipatu plazak, funtzionarioen plantillan bete gabe daudenak.

Arrasateko Udaleko 2011ko Lan Publikoen Eskaintza:

Zenbat Lanpostuaren izena Izan beharreko titulua HE Txanda irekia Barne promoz. Ezgaitasun. txanda

4 Administraria Goi batxillergoa, LHII edo baliokidea 3. derrigorrezkoa 2 2

4 Udaltzain Eskola Graduatua, LHI edo baliokidea 2. derrigorrezkoa 4

2 Gizarte langile Gizarte langilea edo gizarte laguntzailea 4. derrigorrezkoa 2

1 Ofizial ehorzlea Eskola Graduatua, LHI edo baliokidea 2. derrigorrezkoa 1

1 Udaltzain lehena Eskola Graduatua, LHI edo baliokidea 3. derrigorrezkoa 1

1 Administrari laguntzailea Eskola Graduatua, LHI edo baliokidea 3. derrigorrezkoa 1

13 Guztira 9 3 1

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaleko web orrian argitaratuko dira.

Arrasate, 2011ko maiatzaren 3a.

Alkatea,

INO GALPARSORO.


Azterketa dokumentala