Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, urbanizazio-obrak egiteko kontratazioa jendaurrean azaltzekoa.
Hondarribiko Muliate 34/36 Egikaritze-unitatearen Hitzarmen-batzarrak 2011ko otsailaren 28an hartutako erabakiaren bidez, Hondarribiko Muliate 34/36 eremuko Urbanizazio Proiektuaren III. faseko urbanizazio-obrak arautuko dituzten administrazio-klausula zehatzen pleguak onartu ziren.
1.- Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Hondarribiko Muliate 34/36 Egikaritze-unitatearen Hitzarmen-batzarra.
2.- Kontratuaren xedea.
a) Helburua: Hondarribiko Muliate 34/36 EUaren Urbanizazio Proiektuaren urbanizazio-obrak. Francisco de León, Arquitectura y Urbanismo SL eta Estudio Urgari SLk idatzi dute proiektua, eta Hondarribiko Udalak behin betikoz onartu. Aipatu urbanizazio-proiektuaren dokumentazioan aurreikusitako partidak osatzen dute lehiaketaren xedea (Proiektuaren III. Fasea).
b) Gauzatzeko lekua: Hondarribia, Gipuzkoa.
c) Gauzatzeko epea: 13 hilabete.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 2.958.411,19 euro (egikaritze materiala); 3.520.509,31 euro (kontratu bidezko egikaritzea).
5.- Behin-behineko bermea: lizitazio-aurrekontuaren % 2a, hau da, hirurogeita hamar mila, laurehun eta hamar euro eta hemeretzi zentimo (70.410,19 euro).
6.- Agiriak eta argibideak.
1) Entitatea: Azse SL.
Helbidea: Galizia pasealekua 35, behea.
Herria: Donostia-San Sebastián 20015.
Telefonoa: 943 27 16 00.
Helbide elektronikoa: azse@azse.es.
2) Kopia-denda: Planitec OE.
Telefonoa: 943 46 46 45, faxa: 943 47 02 51.
planitek@teleline.es.
planitecurdaneta@gmail.com.
7.- Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken eguna.
8.- Kontratistaren berariazko eskakizunak.
a) A Taldea: lurrak mugitzea eta zulatzea.
1 azpitaldea: lur-erauzketa eta hustuketa.
D kategoria: 360.607,27 euro baino gutxiagoko eta 841.416,95 euro baino gehiagoko bataz besteko urterokoa.
E Taldea: hidraulikoak.
1 azpitaldea: horniketak eta saneamendua.
5 azpitaldea: ibaiertzak babestea eta bideratzea.
7 azpitaldea: kualifikazio zehatzik gabeko obra hidraulikoak.
D kategoria: 360.607,27 euro baino gutxiagoko eta 841.416,95 euro baino gehiagoko bataz besteko urterokoa.
G Taldea: bideak eta pistak.
6 azpitaldea: kualifikazio zehatzik gabeko bide-obrak.
E kategoria: 841.416,96 euro baino gutxiagoko eta 2.404.048,42 euro baino gehiagoko bataz besteko urterokoa.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.
9.- Eskaintzak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: EBAOn argitaratu eta hogeita sei (26) egun naturalera.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguan eskatutakoak.
c) Aurkezteko lekua: Hondarribiko Udaleko Erregistro Orokorra, 09:00etatik 14:00etara.
10.- Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azala ez da jendaurrean irekiko.
Gainerako agiriak jendaurrean irekiko dira, eta irekialdira deituko zaie partehartzaileei.
11.- Bestelako argibideak:
a) Lehiaketa esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 7 klausulan ezarritakoak.
12.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
Hondarribia, 2011ko martxoaren 8a.
Batzarreko lehendakaria,
JOSÉ MARÍA GUTIÉRREZ.