Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1895

EDIKTUA, kontratu orokorrei buruz bideratutako 1133/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 1133/10 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Hori Fernando Ruiz de Alegria Fernandezek eskatu du, Azzuzi Redouaneren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

IZO: 01022-10/009273.

1133/10 hitzezko judizioa.

24/11 EPAIA

Epailea: Yolanda Varona Alfambra.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaikako otsailaren zortzia.

Alderdi demandatzailea: Fernando Ruiz de Alegria Fernandez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Azzuzi Redouane.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Fernando Ruiz de Alegríak Azzuzi Redouaneren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari 650 ordaintzera kondenatzen dut Azzuzi Redouane. Guzti hori, kostuak beren beregi inori ezarri barik.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0009000002113310. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako otsailaren zortzian.

Eta Azzuzi Redouane demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako otsailaren zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala