Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1894

EDIKTUA, betebeharrei buruz bideratutako 757/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 757/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Astigarragako Donostia Ibilbidea 11-13-15eko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Juan Carlos Sanz Azpiazu.

Procurador: Rodriguez.

Demandatua: Promociones Portutxo Berri SL eta Agustin Lorenzo Michelena Pelaez.

Gaia: betebeharrak.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Zenbateko bat erreklamatzea eta obligazio batzuk betetzea zirelarik auzigaiak, Calparsoro epaitegietako prokuradoreak ordezkatutako Agustín Michelena Pelaez-en aurka eta bai auzi-ihesean den Promociones Portutxo Berri SLren aurka ere, Astigarragako Donostia Ibilbidea 11-13-15eko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordez Rodríguez prokuradoreak aurkeztutako judizio arrunterako demanda partez baiesten dut, eta:

1.- Promociones Portutxo Berri SL ondokora kondenatzen dut: ebazpen hau irmoa delarik, Astigarragako Donostia Ibilbidea 11-13-15eko Jabekideen Erkidegoari 12.071,75 euro ordaintzera.

2.- Agustín Michelena Pelaez eta Promociones Portutxo Berri SL ondokora kondenatzen dut: ebazpen hau irmoa delarik, batera eta solidarioki Astigarragako Donostia Ibilbidea 11-13-15eko Jabekideen Erkidegoari 74.282,63 euro ordaintzera.

3.- Promociones Portutxo Berri SL ondokora kondenatzen dut: ebazpen hau irmoa delarik, Astigarragako Donostia Ibilbidea 11-13-15eko Jabekideen Erkidegoari 12.071,75 euroko kopuruaren legezko interesak bi puntutan gehitutakoak -epaiaren egunetik ordainketa guztiz egin artekoak- pagatzera.

4.- Agustín Michelena Pelaez eta Promociones Portutxo Berri SL ondokora kondenatzen ditut: ebazpen hau irmoa delarik, batera eta solidarioki, Astigarragako Donostia Ibilbidea 11-13-15eko Jabekideen Erkidegoari 74.282,63 euroko kopuruaren legezko interesak bi puntutan gehitutakoak -epaiaren egunetik ordainketa guztiz egin artekoak- pagatzera.

5.- Agustín Michelena Pelaez eta Promociones Portutxo Berri SL ondokoetara kondenatzen ditut: ebazpen hau irmoa delarik, batera eta solidarioki eta beren bitartekoz eta kontura, Astigarragako Donostia Ibilbidea 11-13-15eko Jabekideen Erkidegoko 13. eta 15. atarietan etxebizitzetako terrazetan orbanak eta efloreszentziak kentzeko beharrezko konponketak egitera, hau da, Rodrigo Milla Azcona jaunak prestatutako peritu-txosteneko (prozedura hau artezteko 2 zenbakiko agiria) 19. orrialdean jasotakoak, zehazki, asfaltozko oihaleraino altxatu terrazak, bir-altxatutakoaren morteroa birkokatuaz eta baldosak birjarriaz. Baldosak pasta hidrofugoaz bir-juntatzea aholkatzen da, hala ura berriro ere ez dadin sartu ber-altxatutakora.

6.- Agustín Michelena Pelaez eta Promociones Portutxo Berri SL euren aurkako gainontzeko uzietatik absolbitu egiten ditut.

7.- Ez da bidezkoa: prozedura honen ondoriozko kostuak ezartzea parteei; beraz, parte bakoitzak berak sortutakoak pagatu beharko ditu; eta komunak, erdibana ordaindu beharko dituzte.

Epai hau helarazi bedi epaitegi honetako epaien liburura, eta prozeduran utzi bedi testigantza.

Aurkatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 1833 0000 04 075709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJlOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Promociones Portutxo Berri SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko martxoaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala