Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1893

EDIKTUA, dirua erreklamatzeko bideratutako 1352/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1352/09 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Alfombras a Medida SA.

Alderdi demandatua: Sergio Holgado Palomino.

Gaia: judizio arrunta, dirua erreklamatzekoa.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da. Hona hemen ebazpen horren testua:

49/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2011ko martxoaren 2a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratuak ikusi ditut dirua erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutako 1352/09 judizio arrunteko auto hauek; judizio hori, Epaitegietako prokuradore Oyaga Urreak ordezkatu eta Laskibar Gartzia letraduak lagundutako Alfombras a Medida SA merkataritza-sozietateak eskatuta bideratu zen, auzi-ihesean den Sergio Holgado Palominoren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten da funtsean Alfombras a Medida SA merkataritzako baltzuren prozesuko ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Sergio Holgado Palomimoren aurkakoa. Eta horrenbestez, azken hau 9.158,53 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi demanda aurkeztu zenetik ebazpen honen eguna arte sortu den diruaren legezko interesa, eta, gainera, legezko interesa gehi bi puntu ebazpen hau eman zenetik guztira ordaindu arte. Alderdi demandatuaren gain ezartzen ditut prozesuan sortutako kostuak.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei (PZL, 497. artikulua), eta adieraz bekie, halaber, ebazpena ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan (1846 0000 00 1352 09 zk.) gordailu gisa utzi beharko da. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi testigantza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Argitarapena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizialak, guzti horren fede ematen dut Donostian, 2011ko martxoaren 2an.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Donostia-San Sebastián, 2011ko martxoaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala