Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1890

EDIKTUA, 1591/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1591/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Nekane Vadillo Jaca.

Abokatua: Alfonso Garcia Ruiz.

Prokuradorea: Irene Jimenez Echevarria.

Demandatua: Radial Telecomunicaciones SL.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Irene Jiménez Echevarria prokuradoreak Nekane Vadillo Jacaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Radial Telecomunicaciones SLren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ondoko zenbatekoak ordaintzera:

a) 38.160 euro.

b) Berandutze-interesak, hitzartutako tasaren araberakoak, ordaintzeko betebeharraren mugaegunetik aurrera sortutakoak. Betebehar hori adierazita dago zorra aitortzeko eskrituran, demanda-idazkiari 1 zenbakiarekin erantsitako agirian, hain zuzen ere.

c) Judizioaren kostuak.

Radial Telecomunicaciones SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4.708. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko abenduaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala