Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1889

EDIKTUA, 940/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

EPAIA JAKINARAZTEKO ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 940/10 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Maria Aurora Sarria Idiondok eskatuta, Josefina Echevarria Legarretaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak honela diote hitzez hitz:

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

940/10 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Demandatzailea: Maria Aurora Sarria Idiondo.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: Josefina Echevarria Legarreta.

219/10 EPAIA

Epailea: Ana García Ortuño andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: 2010eko azaroaren 19a.

EPAITZA

Baietsi egin dut epaitegietako prokuradore Paula Basterreche Arcocha andreak M.ª Aurora Sarria Idiondo andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Beraz, honako hauek ordaintzera kondenatzen dut Josefina Echevarria Legarreta: 93.288,25 euro, 2010eko ekainaren 30etik gaur arte sortutako legezko interesak, eta ateratzen den zenbatekoak gaurtik hasita demandatzaileari guztia ordaindu arte sortzen dituen legezko interesak, bi puntuz gehituta. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Aurkatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan; kontu hori Banesto taldekoa da, eta 4705 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (Botere Judizialaren Lege Organikoko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Eta Josefina Echevarria Legarreta demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala