Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, adostasunik gabeko banantzeari buruzko 183/10 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta epaitza:
AUTOA
Epailea: Maria Jesus Gomez Soria.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamarreko abenduaren hogeita bia.
XEDAPENAK
Zuzendu egiten da 2010eko ekainaren 24an emandako 394/10 zenbakidun epaian zegoen akatsa. Hain zuzen ere, epaitzak honela dio: «Modesto Muñoz García jaunaren izenean eta ordez, eta Maria Nidia Correa Ramirez andrearen kontra»; baina honela esan beharko luke: «Maria Angeles Diez de la Arena andrearen izenean eta ordez, eta Jose Perez Espadas jaunaren kontra».
Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan eta bidal bedi auto nagusien testigantza.
Inpugnatzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 267.7 artikulua).
Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak eten egingo dira, eskabidea aurkezten bada; dena den, auto hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira epeok (BJLO, 267.8 artikulua).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
José Pérez Espada non dagoen jakiterik ez dagoenez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut ediktu hau.
Barakaldo (Bizkaia), 2011ko martxoaren 1a.
IDAZKARIA.