Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
1887

EDIKTUA, berehalako falta-judizioari buruzko 124/10 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Jesús Maria Lebredo Fernándezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:

124/10 falta-judizioan epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

608/10 EPAIA

Barakaldo (Bizkaia), 2010eko azaroaren 2a.

Instrukzioko epaile-magistratu M.ª Ángeles Filloy Rubiok jendaurreko ahozko judizioan ikusi eta entzun du 124/10 falta-judizioaren auzia, ebasketa-falta bat dela-eta bideratutakoa. Alderdiak: salatzailea, Monica Armendáriz Bajo; salatuak: Rachid Mebarbechi eta Kiradin Talha. Fiskaltzak ere parte hartu du.

EPAITZA

Ebasketa-falta baten egile eta erantzule direnez gero, Rachid Mebarbechi eta Kiradin Talha ondokora kondenatzen ditut: 30 egunez eguneko 6 euroko kuota ordintzera bakoitza.

Ezarritako isuna ordaintzen ez badute, beren borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango dute. Erantzukizun horren arabera, eguneko bi isun-kuota ez ordaintzeagatik askatasuna egun batez kenduko zaie.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legeko 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratzeko, Kiradin Talha-ri eta Rachid Mebarbechi-ri jakinarazteko -non dauden ez dakigunez gero- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako martxoaren batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala