Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1881

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 1ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, Bizkaiko Aulestiko udalerrian Zeleta SL-k sustatzen duen Lekoizko Negro Markina UEa ustiatzeko gunea handitzeko egitasmoak ingurumenean duen eraginaren ebaluazioaren prozedura betetzeko erabakia hartzen da.

2006ko irailaren 20an, Ingurumeneko sailburuordearen Ebazpena eman zen, eta ebazpen horretan Aulestin Marnemar SAk sustatzen duen Negro Markina harrobiaren Ustiapen Egitasmoak Ingurumenean duen Eraginaren Adierazpena; 2006ko urriaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (199. zenbakia).

2010eko urriaren 27an, Eusko Jaurlaritzako Energia eta Meategien Zuzendaritzak eskabide bat igorri zion Ingurumen Sailburuordetza honi, ingurumen-organo honek bere irizpena eman zezan, Lekoizko Negro Markina UEa ustiatzeko gunea handitzeko egitasmoak Ingurumenaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioaren prozedura bete behar duen, Egitasmoek Ingurumenean duten Eraginaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2010eko azaroaren 9an, Ingurumeneko sailburuak kontsulta egin zien Negro Markina UE ustiatzeko gunea zabaltzeko egitasmoa gauzatzeak eragiten dien administrazio eta erakundeei, jarduketa horiek ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozeduraren pean jarri beharraz, eta, hala balitz, Egitasmoek Ingurumenean duten Eraginaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 17.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanean jaso behar litzatekeen edukiaz eta gutxieneko irismenaz.

Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen du II. eranskinean jasotako proiekturen bat egin nahi duen pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, autonomia-erkidego bakoitzak xedatzen duen organoari proiektua ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ebaluaziotik pasarazi beharrari buruz irizpena emateko eskatuko diola, III. eranskinean ezartzen diren irizpideen arabera.

Aipatutako arauko 17. artikuluaren arabera, aurreko artikuluan aipatutako eskabidea jasotzen duen organoak azalduko du ea proiektuak ingurumenaren gainean duen eragina ebaluatu behar den ala ez, autonomia-erkidegoak ezartzen duen epean. Hala ere, aurretik, proiektuaren betearazpenaren ondorioak jasango dituzten administrazioak, pertsonak eta erakundeak kontsultatuko dira, eta proiektuaren ingurumen arloko dokumentua haien eskueran jarriko da.

Ingurumen organoak aurretiazko kontsultak bideratu ditu Negro Markina UEa ustiatzeko gunea handitzeko egitasmoak ebaluazioa behar ote duten erabakitzeko. Izapide horretan, ondorengo erakundeen erantzunak jaso dira: Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikoko Zuzendariordetza, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi eta Natur Guneen Zuzendaritza Nagusia.

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren erantzuna aintzat hartuta, egitasmoak bete egin behar du ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi eta Natur Guneen Zuzendaritza Nagusiaren erantzuna aintzat hartuta, gune horretan, katalogatutako hiru saguzar espezierentzat interes berezikoa den eremu bat dago, hainbat hegazti espezieren habiak edo ugaltzeko guneak daude, Batasunaren intereseko zenbait habitat daude, eta babesteko beste figura batzuk ere bai.

Egitasmoek Ingurumenean duten Eraginaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuko III. eranskinean ezarritako irizpideak aplikatuz, honako hau ondorioztatu da: Lekoizko Negro Markina UEa ustiatzeko gunea handitzeko egitasmo berriak ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura berri bat bete behar du, aipatutako arau horren III. eranskinean ezarritako irizpideei jarraiki: hau da, ondorioztatzen da proiektuak ondorio kaltegarri aipagarriak izan ditzakeela ingurumenean.

Organo honek ebazpen hau idazteko eskumena du, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ikusirik espedientean ageri diren txostenak, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Proiektuen ingurumen-eraginaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazioko gainerako arauak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Zeleta SL-k Bizkaiko Aulestiko udalerrian sustatzen duen «Lekoizko Negro Markina UEa ustiatzeko gunea handitzeko egitasmoa»k ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura bete behar duela.

Egitasmoek Ingurumenean duten Eraginaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 17.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta aipatutako errege-dekretu horren 8.3 artikuluari jarraituz, ingurumen-organoak sustatzaileari helaraziko dio ebazpen honen edukiarekin batera, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanak izan behar duen zabalera eta xehetasun-maila, egindako kontsultetarako jaso diren erantzunekin batera, proiektuaren izapideetan aurrera egiteko, aipatutako arauan aurreikusitakoren arabera.

Bigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinarazi behar zaio bai Eusko Jaurlaritzako Energia eta Meategien Zuzendaritzari, bai Aulestiko Udalari, bai eta proiektuaren sustatzaileari, Zeleta SL-ri, alegia.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.-. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu andrearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita. Horrela ezartzen du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. artikuluan eta ondorengoetan; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 1a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.


Azterketa dokumentala