Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1871

AGINDUA, 2011ko martxoaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, María Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andrea Geografia eta Historia espezialitatean Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen duena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautatze-prozeduraren bidez.

María Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2009ko abenduaren 10ean deitutako hautatze-prozedura gainditu zuen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Geografia eta Historia espezialitatean.

Aipatu hautatze-prozesua gainditzearen ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 27ko Aginduaren bidez, María Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andrea praktiketako funtzionario izendatu zuten Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Geografia eta Historia espezialitatean, 2010eko irailaren 1etik aurrera eta 2010-2011 ikasturte osorako.

Halaber, 2010eko azaroaren 29an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren epaia betez, María Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andreak jarritako 1945/08 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendariaren 2011ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, Langileriaren Kudeaketa Zuzendariaren 2008ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatu egin da. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesuetan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren, eta zerrenden barruan, hautatutako izangai gisa, María Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andrea zegoen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Geografia eta Historia espezialitatean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan eskatutako baldintzak bete direla egiaztatu ondoren, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- María Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andrea, zerrendan 2008033110 zenbakia duena, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, Geografia eta Historia espezialitatean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautatze-prozedura gainditzearen ondorioz.

Bigarrena.- Praktikako funtzionario-izendapenak ondorio administratibo eta ekonomikoak izango ditu 2010eko irailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 27ko Aginduaren bidez burututako María Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andrearen praktiketako funtzionario izendapena baliorik gabe uztea.

Laugarrena.- 2010eko urriaren 27ko Agindua betez María Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andreak praktiketako funtzionario gisa emandako zerbitzuak aintzat hartuko dira Agindu hau betez burutuko den izendapenari dagozkion praktikak ebaluatzeko orduan.

Bosgarrena.- Agindu honek izendatutako funtzionarioaren erregimena indarrean dagoen legeriak praktiketako funtzionarioentzat ezarritakoa izango da.

Seigarrena.- Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketa zuzendariari.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari dagokio epaia betearazteko izapideetan sor litekeen guztiaz arduratzea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenaren 103.1 eta 109. artikuluek xedatzen dutenari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala