Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1796

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 198/09 zenbakiko kanbio judizioaren ondoriozkoa.

Jakinarazpen-zedula eta ordaintze-errekerimendua kanbio-judizio batean, demanda-idazkia eta berarekin doazen dokumentuak bidaltzen direla.

Honako ebazpen hau eman da judizio horretan:

Eginbidea.- Irunen (Bizkaia), bi mila eta bederatziko maiatzaren hamaikan.

Nik egiten dut, idazkari judizialak, jasota gera dadin kanbio-judizio demanda hartu dela 2009ko maiatzaren 11n, Dekanotzatik bidalita. Demanda Aranguren Letamendia prokuradore andreak aurkeztu zuen, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAren izenean eta ordez, mailegu pertsonalaren poliza berearazi dadila eskatzeko.

Tituluaren ale bat eransten da.

198/09 zenbakiarekin erregistratu da demanda.

Hala ematen dut aditzera. Fede ematen dut.

AUTOA

Epailea: Julian Garcia Marcos.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta bederatziko maiatzaren hamaika.

Aurkeztutzat jotzen dira aurreko idazkia, ahalordearen kopia, agiriak eta horien kopiak. Aranguren Letamendia prokuradore jauna alderditzat jotzen da (egiaztatu du ordezkaritza).

XEDAPENAK

Lehenengoa.- Kanbio-judizioa hastea erabaki da, Aranguren Letamendia prokuradore andreak eskatuta, Banco Bilbao Bizkaia Argentaria SAren izenean eta ordez eta Ibrahim Musah-en aurka, eta ebazpen honen aurrekarietan aipatutako titulua betearazteko. PZLbren 821. artikuluari eta hurrengoei jarraiki bideratuko da judizioa.

Bigarrena.- Prozedura Zibileko Lege berriaren 821.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, honako neurri hauek hartu dira:

1.- Hamar eguneko epean honako hauek ordain ditzala errekeritzea zordunari: 7.521,41 euro, tronkoarenak, eta 2.200 euro, berandutze-interesetarako, gastuetarako eta kostuetarako; hala ere, azken zenbateko hori likidatu egin daiteke gerora.

Errekerimendua egiterakoan honako hau ohartaraz bekio zordunari: baldin eta hamar eguneko epean zor duena ordaintzen ez badu edo judizioaren aurka egiten ez badu -gero esango da nola-, betearazpena abiaraziko da bere ondasunen aurka, erreklamatutako zenbatekoak hartzekodunari ordaintzeko.

2.- Baldin eta zordunak errekerimenduari erantzuten ez badio, aurreneurri moduan ondasunak enbargatuko zaizkio, aipatutako zenbatekoak estali arte.

Oraingoz etxea ez da enbargatuko, errekerituaren ondasun bakarra delakoan, eta etxea enbargatzea gehiegizkoa dela iritzita.

betearazpenpeko alderdiaren ondarea ikertzeari dagokionez, bidal bekio ofizioa Erregistroko Kontsulta Zerbitzuari, betearazpenpekoaren ondasunak iker ditzaten.

Itzul bedi/bitez aurkeztutako ahalordea/k, autoetan testigantza egin ondoren.

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Hala ere, kanbio-judizioari aurka egiteko demanda aurkez dezake alderdi demandatuak, ordainketa-errekerimendua egiten denetik harako hamar eguneko epean, eta hartarako, Kanbio Letra eta Txekearen Legeari buruzko Legeko 67. artikuluan aurreikusitako kausa eta zioak baliatu beharko ditu. Judizioaren aurka egite hutsak ez dakar berarekin aurreneurrizko enbargoa indarrik gabe uztea (824. artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Epailearen sinadura.

Ibrahim Musah non dagoen jakiterik ez dagoenez, jakinarazpen-zedularen eta ordaintze-errekerimenduaren balioa izan dezan ematen dut hau.

Irun (Gipuzkoa), 2010eko uztailaren 30a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala