Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1794

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriei buruz bideratutako 356/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira idazpurua eta xedapenak:

95 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Dulce Helena Candido Vieira.

Abokatua: Gorka Perez Fernandez.

Procurador: Eduardo Ramón López Cruz.

Alderdi demandatua: Mamudo Balde. Auzi-iheslaria.

Judizioaren gaia: neurri pertsonalak eta elikadura-neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, aurrerago adieraziko den eran, López Cruz prokuradoreak, Dulce Helena Candido Vieiraren izenean eta ordezkaritzan, Mamudo Balderen aurka aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, behin betiko neurri hauek hartzea dekretatzen dut, aurretik erabakitakoen ordezko:

Lehenengoa.- Dulce H. Cándido Vieirari esleitzen zaio 2008-01-17an jaio zen XXXXXren zaintza eta jagoletza; amak baino ez du izango guraso-ahala.

Bigarrena.- Mamudo Baldek, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera, lan-sari, soldata, jornal, ordain-sari, pentsio edo jarduera profesional eta merkataritza-jarduera autonomoetatik etorritako bestelako diru-sarreren % 23 ordaindu beharko du, 2008-11-17an jaiotako XXXXX semearentzako elikadura-pentsio gisa; edozein kasutan, ehun (100) euro ordaindu beharko du gutxienez. Kopuru hori urtero eguneratuko da, ebazpen honen data erreferentziatzat hartuta, INEk edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren arabera.

Hirugarrena.- Adingabeak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte.

Laugarrena.- Guztiz ezesten dut Mamudo Balderen kargura eskatutako konpentsazio-pentsioa.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarri.

Aurkatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mamudo Baldé non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko otsailaren 24a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala