Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1790

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 1085/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1085/10, titulu judizial bat betearaztekoa.

Demandatzailea: La Estrella Seguros SA.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: Jose Felix Basterretxea Aldana.

Demandatua: Aitor Oñez Garcia eta Antonio Fernandez Garcia.

Gaia: dirua erreklamatzea.

Aipatutako judizioaren gainean dekretua eta autoa eman dira 2010eko abenduaren 28an; honako hau dio xedapen-zatiak:

1.- Betearazpena agintzea eragiten duten zenbatekoak estaltzeko nahikoa kontsideratzen direnez, Aitor Oñez Garcia eta Antonio Fernandez Garcia betearazien ondoko ondasunak enbargatzeko agintzen da:

Bankuetako kontu korronteetako eta gordailutetako saldoak.

2.- Enbargatutako ondasunen traba ziurtatzeko, berme-neurri hauek hartzea erabaki da:

Betearazitako alderdiak kreditu-erakundeetan bere alde dituen saldoak.

Aitor Oñez Garcia eta Antonio Fernandez Garcia betearaziek erakunde horretan, era guztietako kontu eta gordailuetan, dituzten aldeko saldoak epaitegi honen esku jartzeko agintzen da, betearazpena agintzea eragin duten zenbatekoak estaltzeko hainbestean.

Nolanahi ere, Erregistroko Kontsulta Zerbitzuaren informazioa lortu ondoren, ofizioa bidaliko zaie demandatuen kontuak dauden bankuei.

Atxikitako diru-zenbatekoak epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan sartuko dira.

Bankuak agindua jasotzen duen unean bertan bete beharko du, eta agindua jaso izana egiaztatzen duen ordainagiria egin; ordainagiri horretan, betearaziak une horretan bankuan dituen zenbatekoak zehaztuko dira.

- Alderdiak prozesua bideratu bitartean bizilekuz aldatzen badira, auzitegi honi jakinarazi beharko diotela ohartarazten zaie (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

- Betearazpenerako baimena eman eta abiarazteko autoa eta dekretu hau, betearazpen-demandaren kopiarekin batera, betearaziari edo, hala behar balitz, hura ordezkatzen duen prokuradoreari jakinaraziko zaizkio aldi berean, jakinaren gainean jarriz ezen, berak nahi duenean ager daitekeela betearazpenean; hor sartuz, horrela jokatuz gero, gainerako jarduerak.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkatzeko modua: betearazpen-agindua eman duen epaitegian berrikuspen-errekurtsoa aurkeztuta; horretarako, bulego judizialean idazkia aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean; idazki horretan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da. Eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 551.5 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-kopuru hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia da. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuskapena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Aitor Oñez Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak aurkaratze-errekurtsoa aurkez dezake era honetan: betearazpen-agindua eman duen epaitegian berrikuspen-errekurtsoa aurkeztuta; horretarako, bulego judizialean idazkia aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean; idazki horretan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da. Eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 551.5 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-kopuru hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia da. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuskapena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko otsailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala