58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1664
EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 21/10 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Maria Altamira Miranda Gomezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,
Jakinarazten dut: Maria Teresa Salazar Fernandez de Palomaresek eskatuta, segidako traktuari berriro ekiteko 21/10 jabari-espedientearen gaineko prozedura bideratu da epaitegi honetan, zehazki, ondoko finkak inmatrikulatzeko:
Escota herrian (Araba), Los Parrales edo Barrero de las Eras barrutian kokatuta dagoen landa-finka; hogeita sei area ditu. Mugak: iparraldetik, bidea; hegoaldetik, erreka; ekialdetik Pio Sopelana eta erdiko pareta; mendebaldetik, Carrascos-eko bidea.
Katastroaren arabera, gaur egun deskribapen hau du:
Finka mistoa (hiri- eta landa-finka), Escota herrian, Erriberagoitiako Udala (Araba); 2.898,37 metro koadroko azalera du guztira; horietatik 1.561,40 metro koadro landakoak dira eta 1.336,97 metro koadro, berriz, hirikoak, eta lur horietan ez da eraiki oraindik. Mugak: iparraldetik, kalea eta bidea; hegoaldetik, erreka; ekialdetik, 6. poligonoa, Delfin Sopelana Marquinezen 1029. lursaila, eta mendebaldetik, bidea.
Katastroko erreferentzia: 6. poligonoa, 857. lursaila.
Inskribapena.- Hona hemen Erregistroko aurrekariak: Lacozmonteko Udalaren 13. liburukia, 196. orria, 994. finka.
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu-eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 22a.
IDAZKARIA.