Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1656

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriei buruz bideratutako 486/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) eskontzaz kanpoko seme-alabenganako neurrietarako 486/10 prozedura bideratu da, Juliet Pascak eskatuta, Joel Enyamekeren aurka (gaia: KZ, IV-VII tituluak, L1). Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

24 EPAIA

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamaikako urtarrilaren hogeia.

Bilboko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu Francisco Javier Osa Fernándezek ikusi ditu, seme-alaba adingabekoei dagokienez, neurri pertsonal eta ekonomikoetarako 486/10-R autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, Juliet Pascak eskatuta (Elena Manuel Martín prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Carlos Bernard abokatuak defendatuta). Alderdi demandatua Joel Enyameke da, auzi-iheslaria bera. Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Elena Manuel Martín prokuradoreak Juliet Pascaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Joel Enyamekeren kontrakoa. Horiek horrela, neurri hauek erabaki ditut:

1.- Alaba adingabekoaren zaintza eta babesa amari esleitzen zaizkio eta adingabekoaren gaineko guraso-ahalari dagozkion gainerako ahalmenak, halaber, berak bakarrik izango ditu.

2.- Aitak bere alaba bisitatu eta berarekin egon ahal izango da, bi gurasoek askatasunez erabakitzen duten moduan.

3.- Aitak 150 euro ordainduko dizkio hilero amari, alaba adingabearen mantenu modura. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, emazteak izendatzen duen kontuan dirua sartuz; zenbateko hori urtero urtarrilean eguneratu beharko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako prezioen aldaketen arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

4.- Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alabaren ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika-, odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako mediku-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri alabak jaso behar dituen eskolak. Gainerako gastuak -premiazkoak ez badira, aisialdiak edo eskolak sortuak badira, eta guraso biek erabakitakoak ez badira- egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat.

5.- Auzi-izapide honetan bestelako neurririk ez da hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua gauzatzeko, epaitegi honek Banesto (Banco Español de Crédito) taldean duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (4709 zenbakia) kontsignatu beharko da aipatu zenbatekoa; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Joel Enyameke demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako urtarrilaren hogeita zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala