Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1647

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 4koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Langileria Kudeaketako zuzendariaren 2008ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez jendaurrean jarri ziren irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuetan (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutakoetan) hautatu ziren izangaien behin betiko zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak emandako epaia betez, Maria Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andreak jarritako 1945/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

Lehenengoa.- 2010eko azaroaren 29an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak, Maria Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andreak jarritako 1945/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokionez, epai hau eman zuen:

«Maria Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2008ko azaroaren 10eko Aginduaren kontra jarritako errekurtso hau onartu du (Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2008ko uztailaren 30eko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten du agindu horrek; ebazpen horren bidez, berriz, jendaurrean jarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutakoan, hautatu ziren izangaien behin betiko zerrendak); hortaz, hau adierazi behar dugu:

Lehenengoa.- Errekurritutako egintzak zuzenbidearen aurkakotzat jotzea, eta ondorioz, horiek baliogabetzea.

Bigarrena.- Errekurtsogileak izangai hautatuen zerrendan sartzeko eta hautaketa-prozesuan jarraitzeko duen eskubidea adieraztea».

Bigarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez, epai hori betetzea xedatu da.

Epai horretako epaitzan erabakitakoa betez, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2008ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, jendaurrean jarri ziren irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuan (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduren bidez deitutakoetan) hautatu ziren izangaien behin betiko zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak 2010eko azaroaren 29an emandako epaia betez, 1945/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan; eta Maria Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Geografia eta Historiako espezialitatean, txanda librean, izangai hautatu gisa sartzea, 7,9780 puntuazioarekin.

Bigarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Agindu horren hamaikagarren oinarrian eskatutako agiriak aurkezteko izapidea bete dela jotzen da, Maria Dolores Guerricabeitia Omaechevarria andreak ere gainditu egin baitzuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozedura, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidego berean, Geografia eta Historiako espezialitate berean; eta 2009ko abenduaren 10eko Agindu horretan eskatutako agiriak aurkeztu baitzituen.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari dagokio epaia betearazteko izapideetan sor litekeen guztiaz arduratzea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenaren, 103.1 eta 109. artikuluek xedatzen dutenari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 4a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala